kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Mozorroaren xarma / Asel Luzarraga / Erein, 2007

Parodiaren mozorropean Alvaro Rabelli / El País, 2007-11-19

Asel Luzarraga bizkaitar idazleak bere bigarren lana izan zen Karonte (2005) eleberrian hasitako antzeko bideetara jo du oraingo Mozorroaren xarma ontzeko orduan. Hartan nabarmendu ahal izan genituen egilearen zaletasuna Asiako kulturekiko, bai eta ere gaurko teknologia digitalaren erabilpenak sortarazten dion kezka; dena erotismo tantez zipriztinduta.

Ezaugarri horietatik ez dabil batere urrun bere hirugarren lana ekarri duen eleberrian. Egilearen beraren esanetan, denok bizi omen gara mozorro baten atzean, eta aldi berean mozorroa da bizirauten laguntzen digun tresna, geure buruarekin erosoago sentitzeko aukera ematen diguna, gezurrezkoa dela jakin arren. Baina mozorroa gure benetako izaera kanporatzeko oztopoa ere bada aldi berean, geure burua onartzen ez dugulako seinale. Egileak ideia horri jarraitu dio liburuan azaltzen diren istorio ezberdinak garatzeko.

Dena dela, Zigorren istorioa liburuko nagusia dela esan genezake. Zigor zibernauta amorratua dugu, mutil bitxia, bere gelako lau hormen artetik ezertarako irteten ez dena. Interneten bidez, baina, Thailandiako neska xarmangarri bat ezagutuko du, laguntza eskatuko dion bera. Mundu itxia lagata, Zigorrek neskarekin elkartzera joko du bertaraino, jakin gabe neska horrek zer benetako asmo ezkutatzen duen.

Thailandiako bidaian, era berean, liburuko gainontzeko protagonistak azalduko dira: ohikoa ere ez den Dasha errusiar neskatila, Ming Chun narkotrafikatzailea… Hauek guztiek azkenean mozorropean agertuko dituzte beren benetako asmo eta izaera. Zigorrena argi dago, thailandiar neskarekin nola edo hala oheratzea. Eta izaera sexuala ere izango da beste protagonisten korapiloa. Thriller bidera jo beharrean, egileak egoeraren parodia umoretsua aurkeztea hautatu du, honetan nabarmen-nabarmena da narratzailearen parte-hartze zuzena testuaren harian. Horrela, irakurlearekin harreman estua gordetzeaz gain, testuari berari seriotasuna kentzen dio. Ur sakonetan ibili nahi ez duten irakurleentzat aproposa.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak