kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zeruak eta ifrentzuak / Jon Arano / Elkar, 2007

Zeruak eta ifrentzuak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-11-19

“…Ez dagoela libururik / Eguzki azpian letrarik / Inongo ilustraziorik / Zeru-mugimenduen adinakorik…”. Horixe da Jon Aranok kaleratu berri duen poesia lanaren amaiera. Gorrota nazakezu amaiera kontatu dizudalako, baina poesia liburuetan ez da hasierarik ez amaierarik ere. Eta amaiera hori hasiera izan zitekeen, edo erdian arnasa hartzeko egileak egindako atseden-hasperena. Edota orri artean agertzen ez den olerkia.

“Goizero hiltzen da gaua / Egunaren kausaz. / Ilunak. / Argitu orduko nire egunak”.

Bada tristeziarik baina nik erremina esango nuke. Atsegin ez duen errealitateari umorez, ironiaz, eta hitz-azpiko esamoldeez erantzuten dio. Eta gorazarre txikiak egiten ditu han eta hemen.

Badut lagun bat berbekin maitemintzen dena. “Alegia” hitzarekin seko maiteminduta dago, eta agertzen den edonon eta edozer balekotzat jo ohi du. Apurka-apurka niri ere gauza bera gertatzen ari zait. Hitzen batekin enamoratu eta liburua ezin astindurik nabilela. Laiotz. Urdin. Dakusat.

“Aitortzen dizut azoka dela ene aberri bakarra. / Hantxe daukat nik oker handian / Oroitzapenen otarra.”

Tabernari egindako omenaldia gustatu zait, baina egileak berak galazotu du honen gaineko hitzik agertzea. Beraz…

Eta zer esan dezaket aipuetaz? Itzel gustatzen zaizkit norbaitek noizbait esandako esaldi borobil bezain hausnarkorrak. Batzuetan zinez pentsatzen dut aipugileak egindako esaldi txukun bakarrak izan litezkeela; literatura txikiegia… zaharregia, agian.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak