kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Bi bihotz, hilobi bat / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2001

Bikote harremanak Javier Rojo / El Correo, 2002-01-23

Erein argitaletxeak, antza, erabaki du Ramon Saizarbitoriaren “Gorde nazazu lurpean” liburu miresgarrian agertu ziren narrazio guztiak banan-banan liburu soltearen formatuan argitaratzea. Izan ere, “Bi bihotz, hilobi bat” era honetan agertzen den hirugarren liburua dela uste dut. Istorio honetan Saizarbitoriak senar-emazteen arteko gatazkei buruzko ikuspegi dibertigarria eskaintzen digu. Alde honetatik liburua umoretsua da, sarkasmoz betea askotan, gizon-emakumeen arteko harreman zailen berri emateko itxura barregarria erabiltzen duena. Baina azal honen azpian, mingostasuna dago uneoro kontakizunean agertzeko prest. Istorio honetan agertzen diren pertsonaiek, elkarrekin bizi arren, elkar ulertzeko ezintasun erabatekoa dute, mundu banatan aurkituko bailiran. Honekin batera, idazleak ez du aukera galtzen gure gizartean noizean behin agertzen diren zenbait jokamolderen kritika ere egiteko. Hor erakusten ditu, adibidez, euskaldun batzuek deiturak direla-eta dituzten konplexu bitxiak, euskalduntasunaren funtsa horretan baizik ez balego bezala, edo heriotzaren inguruan askotan antolatzen diren parafernalia arranditsuak. Liburua, edonondik ikusita ere, ezinbestekoa da, umorea eta sakontasuna gutxik bezala uztartzen jakin du-eta.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak