kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Zeruak eta ifrentzuak / Jon Arano / Elkar, 2007

Infernuaren ifrentzu Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-11-09

Izenburuak berak ekartzen gaitu Ramón Irigoyenen Cielos e inviernos famatu hartara, non poesia eta ironia eskutik hartuta zetozen, edo bazihoazen. Elkarrekin eta elkarren arrimura zenbiltzan behintzat. Zeruak eta ifrentzuak izenburua ere ironikoa da, ifrentzua zeruaren bestaldea baita, alegia bestaldeko zerua. Egilea Jon Arano izatea ez da harritzekoa, ezaguturik haren joera txantxazale eta probokatzailea, itxuraz bederen. Bada liburuan poema bat Negu-infernutegi gozo izenburua duena. Aranok badu, zalantzarik ez, beste Irigoyenen berri. Poema hori Arano ez den beste idazleen hitzez beterik egoteak adierazten digu poesiaz zer iritzi duen Aranok berak; probokaziorako jarduera zaio gehiago, ezagutzerako bide baino. Dena dela, poesiaren mugak ez dira horiek soilik, poeta adina poesia klase baitago zeruan, eta are gehiago infernuan, edo infernutxoan, edo ifrentzutxoan.

Probokazioa artea da, antzezpenaren artea. Probokatzailea, izan ere, aktorea porrokatua da, aktore denik jakiteke. Probokatzaileak mozorro bat darama, aurpegian barik, bihotzean. Probokatzaileak bereak ez diten hitzak esaten ditu, bereak balira bezala. Baina benetako bereak gorderik dauzka, denok dugun ifrentzu horretan. Ifrentzua ez da ikusten, erakusten ez bada, bederen. Zerua ere ez, haren irudia baizik. irudiz irudi, zeruarena ez dena poetak nahiago: “Zerurako jaioak azkenean / zerua erdietsi. / Jesus! / Eskerrak munduratu / ez nintzenik!”. Zeruaren ifrentzuan jarria dena ere irudi huts da, irudimenaren mundukoa gehiago: zeruarena bezain topiko eta faltsua. Hori gertatzen da poetak bere barneko egia kanporatu nahi ez duenean. Poesia joko bihurtzen da, hitz-joko ez bada, irudi joko, mozorro-festa. Poesia, hala ere, poesia izan daiteke, bere zentzurik antzinakoenean: hitza izan daiteke.

Hitza denez poesiaren habe eta sostengu, esan beharra dago Aranoren hitza argia dela oso, eta jostalaria. Poesia jolasa zaio, jokoa bainoago. Aranoren poesia sinpatikoa egiten da, ez baita gaiztoa. Baina horrek ez du esan nahi zintzoa izan nahi duenik. Zerua errealitatearen beste adiera baino ez da, ifrentzualdean ibiltzen ohiturik dagoenarentzat. Baina ifrentzua ere zerua bezain huts egon daiteke. Bata bestearen aurpegia da, izan ere.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak