« Kontatu edo hil | Paper muturretan jasoak »
Kaxa huts bat / Beñat Sarasola / Susa, 2007
Betetzeko kaxa Jon Kortazar / El País, 2007-10-29
Harridura puntu batekin hasi nahi nuke Beñat Sarasolaren (Donostia, 1984) Kaxa huts bat poema liburuaren irakurketa. Harritu egin nau Chantal Maillard poetaren aipuak liburuaren hasieran: “Idatzi / mugitzeko dudan modurik / bizkorrena delako”. Denok dakigu Chantal Maillard-ek mugitzeko arazoak dituela. Baina ez nau harritu horregatik, baizik eta poemak irakurriz beste poeta batzuen (zergatik ez Jorge Reichman?) oihartzunak espero genituelako.
Beñat Sarasolaren liburua berria dela esango nuke. Berria joeran, eta berria aukeraturiko espresamoldeetan. Poema liburuaren izenburuak, Kaxa huts bat horrek, bete beharreko zerbait adierazten du (Magia poeman bezala, zeinetan, batez ere poema objektuz betetzea den helburu nagusia), baina huts berberak Oteiza dakarkigu burura eta oroimenera: “Eta zer ginateke gu / Oteiza gimnasia erritmikora dedikatu izan balitz”.
Baina kaxa huts hori bada baita ere, gurasoek Errege egunean, edo Olentzero balira bezala opariz beterik, eta haiek ezkutatuz agertzen dituztenak. Edo, zergatik ez?, etorkizuna da kaxa huts hori, bete beharraren beharrez aurkitzen duguna.
Ez dut esango poema liburuak asebete nauena, eta garbi dago poema batzuk ez dutela neurria ematen eta besteekin parekatuz behe mailan geratzen direla, baina oso distira interesgarriak aurkitu dizkiot: poema luzeak egiteko gogoa, apropiazionismoaren agerpena, han eta hemen, Babelekoen agerpena (eta pelikulaz ari naiz), Gernika Arbola hori mundu bat sortzeko joerarako bizibide izatea. Identitatearen ibilbidean ironia ere agertzea, belaunaldia aipatzerakoan norberaren hutsak aitortzeko joera, duda eta muda, mass-medien erabilpen ausarta, surrealismo mota berezia, non irudiak ez diren josten, baizik eta erreferentzia kulturalak.
Oroimenak, agian, egiten dio huts liburuari, nahiz eta Susako bildumakoetan gertatzen den bezala honek ere egitura sendoa agertzen duen sailak banatzeko orduan, naïf itxura handia hartzen dutela zenbait poemek, eta beste batzuk joera sinpleegia.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez