kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

India harrigarria / Gotzon Garate / Elkar, 2001

India hizpide Javier Rojo / El Correo, 2002-01-16

Gotzon Garatek Indiara egindako zenbait bidaia oinarritzat hartuta, hango gizartearen aurkezpena egin nahi digu “India harrigarria” izeneko liburu honetan. Irakurleak, hortaz, bidaia liburu baten aurrean dagoela pentsa lezake. Baina, berez, “India harrigarria” ez da bidaia liburua, genero honetatik zertxobait badu ere. Ez zaigu idazleak egindako bidaia kontatzen, baizik eta bidaia horretan ikusitako zenbait gauzak berarengan utzitako zirrararen partaide egin nahi ditu irakurleak. Honetarako gai batzuen ingnruan ardaztu du liburua, horietaz anekdotiko samarrak diruditen gertaera batzuk kontatzeko. Ez dakit India bera kontraesanez beteriko herrialdea delako edo den, baina liburua nahikoa kontraesankorra iruditu zait. Eta adibide bat besterik ez ematearren, indarkeriaz, bortizkeriaz edo denadelakoaz esaten duena hor dugu. Beste herrialde batzuekin konparatuta Indian indarkeria txikiagoa dela esan arren, liburuan kontatzen diren gehienak aldez edo moldez horri lotuta daude, guztiz kontrako inpresiona emanez. Kontaerak, bestaldetik, bizkorra izan nahi du, baina hain bizkor gertatzen da, hain esaldi laburrak erabiltzen ditu batzuetan, non irakurlea piska bat arnasestuka gelditzen baita erritmo horri jarraitu ezinik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak