kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zirrikituak / Aintzane Galardi / Euskaltzaindia-BBK, 2007

Zirrikituak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-10-07

Edozein barru ezagutzeko ez dago zirrikituetatik begiratzea baino hoberik. Aintzane Galardiren liburua eskuetan kafea hartzera joan nintzen Desberdina deitzen zen kafetegi batera. Ederto definitzen du horrek liburua. Poesia liburua baino gehiago delako. Aipuez jantzia, marrazki eta irudiz hornitua, liburu bat baino opari bat zabaltzen ari zarela dirudi. Poesia esperimentala esaten zioten aspaldi, eta denbora da horrelakorik aurkitzen ez nuenik. Izugarri gustatu zait. Baina onartu ere onartu behar dizut gauza ezberdinak maite ez dituztenek ez dutela poesia-bilduma hau ulertuko, ezta apreziatuko.

bihotz ortopedikoa bihotz hila da, horregatik ez dut bihotz-minik. / Hala ere, Poltsikoan daramat Badaezpada Bihotz ez-ortopedikoa.

Munch-en Oihua, greziar eta erromatar klasikoak, asiar irudi, istorio eta idazkerak, eta poesia bakoitzari bide egiteko aipu bat. Esaterako Joseph Pala ui Febre-rena. “Si te hablo del beso es ya besarte un poco”, Gabriel Arestiren “Itzala eman nahi duenak argia hartu behar du”, Shakespeareren “Edonork menpera dezake sufrimendua, sentitzen duenak salbu”. Aipuek osotzen dute egilearen poemak. Olerkien gaineko hausnarketa luze eta zabala da. Esaldi ederrak alokatu ditu; Gil de Biedmarena kasu: “Poeta izan nahi nuela uste nuen baina poema zen izan nahi nuena”. Hizkuntzak nahastu egiten dira, jolasak, marrazkiak, geometria… babel erabatekoa dirudi lanak.

Poema asko ez dira poema niretzat Goizetan Pasilluaren bi puntetan gaudenean Gurutzatu artean Gure begiek Non pausatu ez dakitenean Segundu horiek Hitz gabeko poemak dira.

Itzel gozatu dut liburu honekin, patuak neure eskuetara ekarritako lana izan da. Izan ere, ezer aurpegiratu badiezaioke aurkezpenarekin du lotura. Sail honek aurkezpen arruntegia du, eta askotan, benetako altxorrak eduki arren liburu dendetako apaletan galtzen dira. Galera handiegia izateraino.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak