kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Barne ibilerak II / Luis Mari Mujika / Hiria, 2007

Barne galderak Jon Kortazar / El País, 2007-10-15

Ez diot literatura sistemari eragotziko nireak diren erruak, baina galdetu behar diot neure buruari eta galdetu sistemari zer gertatzen den ibilbide luzeko idazleekin, berri-berri ez direnekin, puri-purian ez daudenekin, baina dena dela beren lanean sinistu eta lana kaleratzen dutenekin.

Adibidez, zer gertatzen den Luis Mari Mujikarekin (Lizartza, 1939), ez berarekin, noski, baizik eta bere lanarekin. Eta zer gertatzen den polemika guztien harrabotsen oihartzuna ahaztu ez bada ere baretu denean, bere lana argitaratuz jarraitu duenean. Neure buruari galdetzen diot, eta ez diot sistemari nireak diren erruen berri eskatuko, nola irakurri behar dugun ekinaren ekinean eta irakurketen olatuen menpe dagoen poetak liburu berriak ematen dituenean plazara.

Jarraitzaile huts eta epigono fama hartua zuen Luis Mari Mujikaren poesiak. Baina literaturaren historia irakurketen historia den heinean ez du merezi idazle batek, honek zein beste batek, irakurketa berria? Garaia berritu denean irakurketa berritua?

Barne ibilerak II heldu da nire eskuetara. Liburu erraldoia, poema bilduma zabala. Baina zer?, ez du sistemak biderik momentu batean bere indarra lausotu eta liburu hau irakurtzeko?

Horrela egin dut: lausotu dut ibilbidea eta galdetu diot neure buruari ea beste sistemetan, beste literaturetan ez ote duten idazlea bere garaian kokatzen eta ibilbide luzekoak irakurtzen.

Jo dezagun Barne ibilerak II hau liburu berrien bilduma dela, esan dezagun hori eta aurrez ikusirik ez baitago oharrik liburuan, oker ez banago bezala, eta duen tamainagatik irakurleak pentsatu duen liburuen bilduma dela. Ez, poema bilduma osatu eta bere hartara moldatua da. Badirudi idatzi aurretiko plan batek zeharkatzen duela barne ibilera hori. Eta berriz irakurri dut, arretaz, Luis Mari Mujikaren Barne ibilerak hau. Jakina da sinbolismoaren bidetik doala egilea, jakina Juan Mari Lekuona itzal nagusi duela, jakina oihartzunak entzuten direla bere poesian.

Sinbolismoa da bide nagusia, nitasun garbi batek emana. Gozatu dut poesiaren gogo jostalariarekin, ikusi nola agertzen den modernitatea, eta nolako kulturalismo desberdina pilatu den lanean.

Batez ere, baina, galdera bat geratzen zait buruan: zer egiten du gure sistemak periferian geratu direnekin?

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak