kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Abestitzak eta poema kantatuak / Xabier Lete / Elkar, 2006

Xabier Leteren oihartzunak Joxe Irigoien / Deia, 2007-10-02

Xabier Letek kantatu dituen eta kantatu dizkioten abestien hitzak, abestitzak, eta poemak kantatuak jasotzen dira liburuan; Xabierrek musikatzeko sortu dituen piezak. Letragile bezala izan duen bilakaera ere islatzen da liburuan zehar. Gaztetan sortu zituen letrak kezka sozialaren ingurukoak ziren, umoretsuak askotan, ironikoak gehienetan, ausartak beti, Xabier Lete ausarta izan baita bere letrak eta kantuak egiterakoan. Geroagoko letretan kezka existentzialak agertzen dira, bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketak; eta azkenaldikoetan pesimismoa eta etsipena bizitzaren aurrean, pentsamenduaren aldetik beti ere, eta horren aurrean maitasuna, errukia, Jainkoarekiko gogoetak…

Xabierrek, ordea, beti jakin izan du bere poetika eransten ukitzen zuen gaiari, zeinahi zela ere. Liburuaren hasieran, Xabier berak idatzitako sarrera bat dator, aitzinsolas bat, “Musika batzuk bizitzaren hitzei” izenburua duena.Euskal musikaren erreferente garrantzitsua da Xabier, euskal musikari berritua eman zion “Ez dok amairu” taldeko sortzaile eta eragiletako bat izateaz gainera, bere ibilbide pertsonala egiten jakín baitu. Eta bere itzala gaur egungo musika taldeetaraino luzatzen da. Xabier Letek hogeigarren mendeko gizakiaren kezkak zituen, baina ongi iritsi da hogeigarren mendearen hondarretara. Bera izan da poetikoki hobekien jaso dituena belaunaldi jakin batzuen biziera, pentsaerak, kontraesanak… Baina bere mezua hogeita batgarren menderaino heldu da, eta sortuz doazén musika talde gazteek haren letrak abesten jarraitzen dute.

“Musika batzuk bizitzaren hitzei” aitzin-solasean errepasoa ematen dio bere bizitza musikalari, zergatik hasi zen kantatzen, eta bere kantu eta kantu-sorta bakoitzaren historiatxoa kontatzen digu, zer testuinguruetan sortu zen, testuinguru pertsonala, soziala, pentsamenduarena… eta bestelako jakingarri eta bitxikeriak ere eskaintzen dizkigu berezko duen grazia eta bizitasunarekin.

Liburuaren azken partean bi elkarrizketa mamitsu datoz, eta hor bere gogoetak, kezkak, kontradizioak, beldurrak eta bestelako sentimenduak sakon aztertzen ditu.

Liburua testigantza bat da, gure poeta eta kantari kuttunen eta maitatuenetako baten aitortza eta hustutze bat. Oles, Xabier!

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak