kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Portukoplak / Kirmen Uribe / Elkar, 2006

Kresal usaina Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-09-28

Kirmen Uriberen liburu dotore eta argitalpen ederreko hau eskuetan hartu ondoren kresal usaina geratzen da itsatsita, eta ezin kendu bera pixka batez, ezta nahi ere. Liburuek, izan ere, zeinek bere usaina dute. Batzuek garo usaina dakarte, alegia baserri usaina, baserria baserri ez den honetan. Beste batzuek argi usaina, argiz beterik baitaude, zerutik gertuago egoteagatik lurretik baino, alegia hodeien arteko bidaiari izateagatik: poesiaren tankerakoak. Badira euri usainekoak eta orri bat ireki bezain azkar busti egiten dutenak, badiren bezala soinean elur usain ilauna daramatenak. Badira, ezin ahantzi maitaleen usaina zabaltzen dutenak, eta ixten ere bai, liburua amaitu ahala. Eta zer esan gorroto usaineko liburuez. Utikan!

Euskal kostaldeko herrien historia kresalaren historia da. Txomin Agirrek bazekien hori, ongi ezagutzen baitzituen itsasoa eta bere inguruak. Marinelak hobeto, jakina, baina Txomin Agirreren marinel kresal usainekoak, neurri handi batez, galduak dira folklorean eta aurrezki kutxetako egutegietako argazkietan. Ez da harritzekoa, folklorea irudia baita, kulturaren irudi geldi eta tinkoa, zuri-beltzeko edo koloretakoa argazkia bezain geldi eta tinkotua. Egunen batean galdetu beharko genieke geure buruei zergatik euskal kulturak ez duen gainditu folklore izaera eta izatea, zergatik liluratzen gaituen iragan geldiak hainbeste. Dena geldi dagoelako, agian, baita oraina ere. Galdu egin da, galdu egin dugu, euskal itsasgizonek izan zuten mugimenduarekiko grina. Literatura salbuespen da, bere etsipen salbuan; literatura iraganaren eta orainaren arteko zubi ibiltari eta mugikorra da.

Liburua irakurtzen duenak bidaia egingo du, portutik portura, aspaldiko erara. Kanta, kopla zahar, poema asko aurkituko ditu, itsasoari begira ondutakoak, itsas haziarekin batera sortuak, itsas haizearekin batera zabalduak: gaur hemen bihar han. Betiko kantak, gaurko kantak, gaurko hitzak betikoak izan daitezkeen neurrian, denboraren ezpata zorrotzak lehenago alderik alde zulatzen ez baditu. Kirmen Uribek literaturaren ikuspegi dinamikoa du, ez folklorikoa. Kanta batek beste bat dakar eskutik, iraganak oraina ekarri behar lukeen bezala, eta orainak geroa. Gero usaineko liburuak ere badira, ez dira, ordea, erraz aurkitzen.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak