« “Abuztuaren 15-eko bazkalondoa” | “Caritate”: irudimena nagusi »
Burnitik / Jokin Apalategi / Kriselu, 1979
Burnitik Josu Landa / Susa, 1980
Beste arlotan hain ezaguna den egilearen eskutik bere poema guztien antologia bat besterik ez den poema sorta datorkigu. Erbestean eta errepresio giro batean sorturiko poemak ditugu honako hauek. Nabari da. Nazio arazoa eta gizarte arazoa, pertsona arazoa bilakatzen zaizkio egileari, eta errealismo huts batean isurtzen ditu bere bapateko sentimenduak.
Gezurra dirudi oraindik arestizaletasunaren —harrietaherrizaletasunaren, hobe esana— aztarnarik aurkitzea posible izatea. Bilboko gizon urbano mitiko horren poemaren denbora joana zaigu, eta balio historikoa soil-soilik zuen poema sorta batek ahazturik egon beharko lukeela uste genuen. Baina ez. Luis Haranburu editoreak berak aitortu zigunez, Arestiren jarraitzailea dugu Jokin —espresiobide aldetik batez ere—, baina Aresti “ïnimitablea” omen denez, Haranbururen ustez, eta gure ustez denborak horrela mugatzen duenez, “harri eta herri”ren poetikari eusteari anakroniko eta ezinezkoa deritzogu. Bi poema egile hauek elkar konparatzen ditugunean, ez ditugu globalki konparatzen. Hemen bakarrik estruktura poetikoei gagozkie batik bat, nahiko ezberdinak gertatzen baitira beste elementu batzuk konparatuz.
Euskal poemagintzaren mundua urria denez, pentsa zitekeen poesia liburu eta estilo guztiak onartu beharko liratekeela. Guk ezetz uste dugu ordea. Liburu baliorik gabe asko argitaratzen ari da gaur egun, gure iritziz. Idazle berririk plazaratzeko ez bada, horrelako argitarapenei izenkeria hutsak deritzegu. Izenaren hiperbaloraketa bat gertatzen ari da euskal literaturaren liburugintzan; horren kontra borrokatu beharra, gure ustez.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera