kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Itzalaren ñabarduretan / Pello Otxoteko / Hiria, 2001

Itzalaren argia Jon Kortazar / Bilbao, 2002-01

Hona hemen, Durangoko feriaren inguruan gaudenean ere, askorik aipatuko ez den poema liburu handia, isiltasunaren itzalean igaroko dena. Pello Otxotekoren Itzalaren ñabarduretan poema liburuaz ari naiz.

Lerro hauek idazten ditudan momentuan, egunkariek hitz egiten dute Durangorako diren nobedadeez. Liburu hau ez da aipatzen. Poesiako bi besterik ez daude zerrenda luzean, biak editorial jakin batean argitaratuak. Hiria argitaletxea ez omen da ezaguna, edo ez du gozatzen kazetarien kariaz, eta hemen moldeetan sartzen ez dena kanpoan geratzen da.

Bada, ez dakit noren erruz, baina liburu sakonaren berririk ez du irakurleak izango, poesia moldez eta jakitez jarraitzen ez badu behintzat. Aitortu beharko litzateke Itzalaren ñabarduretan liburuak estetika sinbolistaren barnean kokatzen duela bere burua. Eta sinbolismoaren ateak nahiko itxiak ikusten ditudala neuk ere. Baina bidea hori dela jakin ondoren, hausnarketa-poesia gustuko dutenek atsegin handiz irakurriko dute liburua.

Hausnarketa liburu bat dugu hau. Itzalaren inguruan mugitzen duena bere pentsakizuna, filosofiatik hurbil, agian, hurbilegi gaur egun maite den estetika lauso eta arinarentzat. Otxotekoren estetikak idealismotik edaten du, pentsatzen du —oraindik ere, gehitzen dut nik— errealitatearen barnean mundu bi direla: ikusten duguna eta ezkutukoa. Eta ezkutuan, itzalean geratzen den izaki berezi horren bila abiatzen da idazlea. Estetikaren oinarriak ezagunak dira, moldeak ere bai. Tratamenduan ere Imanol Irigoien aritu zen aspaldi argiaren eta itzalaren arteko mugez hitz egiten eta horren tartean dagoen misterioa aztertzen. Lauaxetak esaten zuen bezala, berea misterioa argitzea zen. Baina tratamendura itzuliz, Otxotekok liburu pentsatua eman duela esan dezakegu, lana borobila, estetika horren bideetan erradikaltasunez mugitzen dena, nahiz eta noizbehinka erregistroa aldatu eta molde narratiboan poema bat edo beste eskaini.

Gizakia humanoago bihurtzea nahi du liburuarekin Otxotekok eta ez da asmo makala aurkezten duena. Humanismoaren bidean errealitateari buruzko izaera anitza aurkezten du bere liburuan. Inoiz Gandiagaren oihartzuna nabaritu izan diot poesiaren hitzetan (beste zenbaitetan Anjel Lertxundiren liburu baten izenburua ere gogoratu dudan bezala). Baina molde poetikoarekin batera hizkera poetikoa estutzeko ahalegin ederra egin duela Otxotekok ezin da uka.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak