kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Bertsoaren ezpata / Iñaki Zabaleta / Elkar, 1979

Bertsoaren ezpata Josu Landa / Susa, 1980

Poema liburu interesgarri bat. Aldez aurretik. Hari berria sumatzen dugu Iñakiren poemengan. Zer da liburu honi interesa ematen dion zera? Ikus dezagun. Egilearen hitzez, “Bertsoaren ezpata” “poema drama bat” litzateke eta kontzeptu definizio honetan zer edo zer adierazten zaigu liburuaren edukiaz. Badu osotasun bat liburuak; ez da beraz poema bilduma soil bat. Egilearen hitzez berriz, liburuaren ardatza “prozesu judizial bat da, poeta bati (denok garen poeta horri) egiten dioten prozesua”. Alde honetatik badu klasikoenganatze baten oihartzun bat, eta poemen tonu epiko eta dramatikoan nabari da. Konturatu gabe, irakurleak deklamazio antzeko zerbait antzematen dio testuari, eta poemek uzten duten lehen inpresioak, antzinako dramak dakarzkigute gogora.

Bestalde, —eta orain arte esandako guztia kontutan hartuz—, espresio aldetik zerbait berririk suposatzen du; gauza handirik ez bada ere. Molde tradizionaletan erroturik, erresultatu aski interesgarriak agertzen zaizkigu. Metafora, konparazio eta beste eratako tropoak erabiliz, oso arlo sinboliko berezi bat lortzen du poetak. Naturak inguratzen du Iñakiren hizkuntza poetikoa. Errazkeria eta naturara jotzeak dakartzaten topikoetatik ihesaldi batean dabil Iñaki. Oso hizkuntza poetiko pertsonal eta interesgarria sortzen da prozesu genetiko honetatik.

Hau guztia irakurriz, antzeman genezake obra klasiko-usaidun bat dela. Okerrean ginateke. Zabaletaren obran ez da horrelakorik gertatzen. Molde klasikoak formaren aspektu oso konkretu batzuei dagozkie. Gaurko poemagintzaren bide berritzean —honetaz buka dezagun— oso pauso interesgarria deritzogu Zabaletaren lehen liburu honi.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak