kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ez sinkronia / Gorka Setien / Susa, 1985

Ez sinkronia F. J. Mendiguren / Susa, 1985-07

Gorka Setien aspaldiko ezaguna dukezue Susako irakurleok. Orriotan maiztxo kaleratu ditu bere poemak, eta Susa liburu sailari hasiera eman zion “Eta zergatik ez… Sigrid?” hartako partaidea genuen. Prosaz ere beste zenbait lan argitara ditu. Hau ordea, bakarka egindako lehenengo liburua dugu. Poema liburua.

Neri —nire buruaz hitz egin behar beste ezer gutxi bururatzen zaidanez— gustatu izan zaizkit Gorkaren noizbehinkako poema solteak, baina liburu bat beti ere liburu da, eta besterik espero genezake. Osotasun moduko bat edo ez dakit nik zer! Nik ez dut halakorik aurkitu eta mea culpa esan behar, behar bada.

Aitortu behar diogu poetari badituela bere bizikizunak eta nahikundeak eta horiek esateko gaitasun eta ahalmena, poemak egiteko idazkera freskoa, nolabait. Zenbait kezka ere nabari zaio. Dena dela, hau ez da patxaraz silloian jarri eta eseraldi bakarrean irakur daitekeen liburua, noizean behin orrialde banakak leitzekoa baizik. Bestela, ez sinkronizatzeko arriskua baituzu.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak