« Longa kapa beltza | Ipuin antzeko alegi mingotsak »
Itsastxorien bindikapena / Omar Nabarro / Susa, 1985
Itsastxorien bindikapena F. J. Mendiguren / Susa, 1985-07
“Itsastxorien bindikapena” deritzan liburu hau dugu Omar Nabarro poetaren lehena. Bestetan Edorta Jimenez izena daraman mundakar hau idazle oparoa agertu zaigu, prentsarako lanez gain bai baititu honez gero beste zenbait liburu argitaratzeko gertu. Hitz egin dezagun, hala ere, liburu honen gainean.
Hiru zati bide ditu: liburuari titulua ematen diona, “Tristuraren inbentarioa” deiturikoa eta “Alkodola” izena daramana. Bakoitzean besteetan ez bezalako gai eta idaztankeratan saiatua zaigu. Oro har eta inolako zehaztasunik gabe, esan liteke poema mota hauek bereiz genitzakeela mamiari dagokionez:
Inpresionistak: bertan pintzelkada sendo, lodi eta zehatzez paisaia urbano-maritimoaz dihardu, bestetan aurkitutako hiriaren zoramena, bakardadea eta lirikotasun herdoildua ditugu hemen ere.
Kontzeptualak: hitz eta esanahien jokoen bitartez lortutako efektu ziztagarri eta zirraragarriak.
Borrokalariak: gutxi batzuk dira, eta Arestiri egindako omenaldien itxura dute.
Maitasunezkoak eta existentzialak: bigarren partekoak eta hitz neurtuzkoak gehienbat. Alkoholari eskainitakoak ditugu azkenik.
Nola halako iruzkin honetan neurtitzean erakutsitako malgutasun eta maisutasuna goraipatu nahi nituzke, sarritan beroni uko egitea superazio baino, ezintasuna baita. Naturaren presentzia erabatekoak eta aliterazio, simetria joko eta bestelako teknikek poemagile honek bere berea duen unibertso poetiko batetan murgilarazten gaituzte.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez