kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Aurora / Eñaut Etxamendi / Maiatz, 1985

Aurora Mikel Antza / Susa, 1986-04

Bo!, esan zezakeen Iparraldeko norbaitek Etxamendiren lan honen erreseina modukoa idazten hasterakoan. Guztiz liburu estrainioa gertatu zait niri delako Aurora hau. Kalifikazio eta klasifikazio zailekoa da. Badu poesiarik (kantak) eta badu prosarik, prosa poetikoa eta beste prosa biziago bat konbinatuz. Hegoaldekoentzat liburuaren hastapena apur bat maldan gora gerta dakieke, batez ere hiztegia dela kausa, nahiz eta Maiatz-ekoek eragozpen hori salbatzeko orriska urdinska batetan hiztegia ezarri. Narrazioan aurrera abenturatuz gero, kontaera gozagarriagoa egiten da, eta zenbait pasarte guztiz atsegin gertatzen dira.

Laborarien mundua agertzen zaigu, laborarien behar eta nekeekin, baina narrazio edo ipuin luzeska honen erdigunea Irabiako festetara abiatzen diren gazte batzutan dugu, horietako batek Aurora izeneko neskatxa bat ezagutzen du; eta handik aurrera amodio platoniko baten agerpena azaltzen zaigu, gazteak laborantza ikasketak egitearren herritik alde egin eta berriro Aurora ikusteko unea itxaroten duen bitartean. Istorioak ez du korapilo handirik, sotila da zenbait unetan, eta ederra bestetan. Narrazio mota barnekor eta intimoa erakusten digu Etxamendik hizkuntza eta hizkera goxatu eta gozatuz. Patxaraz, denboraz eta gela bakarti baten babesean zigarreta bat errez (erretzen dutenek) edota patxaran kopa bat edanez (patxarana laket zaienek), musika klasikoa entzunez (musika mota hori maite dutenek) irakurtzeko modukoa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak