kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Biharko Oroitzapenak / Mayi Pelot / Maiatz, 1985

Biharko oroitzapenak Mikel Antza / Susa, 1986-04

Irrika biziz itxaron izan dut nik behintzat liburu honen argitaratzea, beronen berri jaso nuenetik. Bi arrazoi nituen irrika hori justifikatzeko. Alde batetik zientzia fikzioa deritzona lantzen zuelako Pelotek, eta bizpahiru perla, nire aburuz ez oso gustagarri kenduta, euskaraz ezer gutxi aurki daitekeelako jenero honen gainean idatzirik. Beste arrazoia, ez dakit zenbatgarren Maitatz batetan, Pelotek argitaraturiko Telelaberintoa izeneko narrazio luzea ezagutu eta bikaina iruditu zitzaidalako.

Liburuaren aurkezpenari buruz zerbait esan behar dut, agian arlo horrekin maniatiko xamarra naizelako. oso kaskarra eta zaindu gabea iruditu zait; letra molde desberdinak erabiltzen dituzte Maiatz-ekoek, eta aldizkari batetarako egoki dirudiena, ez da horrela gertatzen liburu batetan; bestalde testuen zabalerak ere ipuinetik ipuinera aldatu egiten dira, zutabe okerrak aurkitzea zail gertatzen ez delarik. Hori alde batera utziz.

Eta mamiari helduz, lorpen desberdinak topatu ditut liburuko sei ipuinetan zehar. Hala ere, esan behar dut, ene iritziz, Maiatz-en agertutako Telelaberintoa hori dela lortuena. Liburuan agertzen diren lehen hiru ipuinek, aipaturiko horri bidea zabaltzen diote, nolabait nobela motxa osatzen duen Telelaberintoa girotuz. Miren, Boga boga eta Feed Back ipuintxoek gerora agertuko zaigunaren obertura edo preludioa egiten dute. Eta Peloten lorpenik handiena ene aburuz, etorkizuneko mundu bat osatzean datza, esan nahi dut, munduaren (lurraren) banaketa politiko bat egiten du, non etorkizunerako hipotesi bat agertzen den eta non gatazka eta konfliktoak isladatzen dituen.

Ez naiz ni delako jenero honen maitale porrokatua, batez ere esperientzia txarra izan dudalako jenero honi hurbildu natzaion bakoitzean, errealitatetik ihes egiteko moduan ikusi izan dudalako edo aurkeztu izan zaidalako irakurri ditudan nobeletan. Ez dut horrelakorik sumatu Pelotengan, ez bada liburua ixten duen Harremana izeneko azken ipuinean, baina horretan ere zoriona eta hartu emanen gainean egindako erreflesio bat sumatzen da, ez ihesketa. Plis Plast izeneko ipuina da ilunena, ez da mundu berri hori oso argiki deskribatzen, eta irakurlea mundu horretako kaletan zehar ibiltzeko maparik gabe suertatzen da (ni behintzat horrela ibili naiz).

Oro har saiaketa itxaropentsua Mayi Pelotena, eta amaiera gisa, ipuin guztiei komiki estiloa nabaritu diedala, komiki gisa agertzeko guztiz aproposak direla iritziz.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak