kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Hiltzaileak / Martin Ugalde / Erein, 1985

Hiltzaileak Antonia Ormaetxea / Susa, 1987-04

Amaitu egin dira antza, literatura politikoa idazteko garaiak. Epez kanpo ari gara. Lehenago bai, orain funtzionario autonomikoak izatera heldu diren abertzaleek lehenago literatura politikoa idazteko eskubidea zeukaten. Egun, aldiz, hobe dugu artea artearen, otoi aldarrikatzea. Horrexegatik, hain zuzen ere, txibatoen historiek ez dute zentzurik, baina baten batek txibatoa zer zen lehen jakin gura badu, hara Martin Ugalderen “Hiltzaileak” liburuko azken errelatoa, Zelaketa tituluduna hain zuzen ere.

Badakizue, irredentoek ezik beste guztiok, antzinako sardina zaharrak, egun gure “Hertzantzarekin” batera ordenu konstituzionala jagoten ahalegintzen diren horiexek, bai, lehen txarrak ziren eta orain berriz, onak. Ze karajo, ezta Martin Ugalde. Irakur, irakur ezazue, Alperra ipuina eta ikusiko duzue.

Edo, bestela, tortura eta tratu “desegokiak” zertan ziren jakin nahi izanez gero, irakur ezazue Xabaleren hazia. Eskerrak ez duen inork ere halakorik jasan behar egungo Euskal Herrian. Zertarako jarraitu? Liburua E.T.A.ko militanteren batek idatzia izanez gero, akabo! Zorionez, Martin Ugaldek “Hiltzaileak” liburuxka honetan diren ipuin ederrok Venezuelako atzerrian idatzi zituen. Haiek gariak! Liburua, Caracasen 1961-Urtarrillak, Agirre lehendakari bikainari, eta berak bezala bizia Aberriari eskaini dioten euskotar guziei eskaini zien Ugaldek. Gaurkoak, aldiz, terroristak ei dira nahiz eta bizia aberriari eskaini, Konstituzio elegante horri esker! Nola aldatzen diren gauzak, kamarada.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak