« Hauts zaharrak noizbehinka harrotu behar | Anabitarteren lan osoa argitaratua »
Bertso-paper printzatuak / Joxe Austin Arrieta / Elkar, 1986
Bertso-paper printzatuak Mikel Antza / Susa, 1986-11
Gauzak nola diren, eta nola gertatzen diren, idazle batek argitaratutako bigarren (edo hirugarren) poema bilduma aurrekoak ezagutu gabe komentatzea ez da apika oso zilegi zientifikotasun kritiko-literario bat zaindu nahi izanez gero. Horrelako asmo handirik ez dagoenez iruzkin hauen azken helburu gisa, “Bertso-paper printzatu” horiei buruz zerbait esateko, idazteko, gogoari amore eman diot; berorien irakurketaren ondoren Joxe Austin Arrietaren aurreko poesia lana ezagutzeko irrika sortu zaidala aitortuz (“Arrotzarenak / Neurtitz neurgabeak” GAK, 1983).
Zizelkari lana nabarmen agertzen da bertso-paperrotan, horietako askotan. Baina garrantzitsu deritzot era berean, sentimendu eta eritzien libre jaulgitzeari ematen zaion lekua ere azpimarratzea. Hitzekin jolas egiten du Arrietak, eta jolasaren ondorengo plazera nabari zaie poemoi askotan. Katxondeorako joera, joera herrikoia, hiztegi landua, batzutan aristokratikoa, forma popularrekin nahastuz, Aresti, Mirande eta beste zenbaiten lanak oinarritzat hartuz sortutako konstrukzioak.
Lekuonak liburuaren sarreran aipatzen du sintesiarena. Sintesia bai, baina baita ere agian Joxe Austin bere literaturaren baitan arrago pertsonal bat sortzen ari dela. Apunte gisa ere balio lezake “poema politikoetarako” tendentzia ere, arrunta ez delako sorprendentea.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez