« Zazpigarren alaba | Andaluziari ene bilduma »
Gilen Garateako batxilerra / Mario Onaindia / Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984
Oraingo nobela historiko bat J.M.L. / Pamiela, 1984-10
M. Yourcenar, M. Graves edo Gore Vidalen ondoren egin izan du Ecok bere nobela famatua. Katalaneraz eta Españan L. Racioneroren “Cercumon” dukegu aipagarriena, Okzitano kataro askatasunzale haietaz. Baita Editora Nacional, Ediciones Orbis eta Ediciones Siruelak egindako berrargitalpenak. Gurean, hain entzute handikoak izan gabe zerbaiska egiten ari da ildo hortarik. Berriki plazaratu ipuinak ditugu, hala nola “Ginebra Erregina” edo “Kristalezko bihotza” J. Sarrionandiarenak, edota liburu bereko hondar-solasa B. Atxagak egina. Jite honetakoa dugu ere, baina sufismoaren argudioez apaindurik Mario Onaindiak politikariak idatzitako liburua.
Delako liburuak Irun Hiriaren Literatur Saria bereganatu zuen 1983.ean.
Sarriren ipuinean bezala, Durangoko herexeen mundua dugu fraile euskaldun baten —edo euskaldundua: Marioren nobelan Baionan, Silvain Pouvreau bezala— bidaia kontatzeko zioa. Bidaia eta Durangoko hirian suertatuko diren gertakarien lekuko. Gisa horretako beste nobelatan agi denez, heroea, kondatzailea, hortaz, halako anbiguitate beteriko pertsonaia da. Etika eta Errealitatearen erdibidean. Jainkoak edo Legeak zaindua ezpaita, maiz askotan, munduan dena. Giroa, kokagune historikoa, ez da garrantzizkoena (eta eskerrak!), horrexegatik, azalpen historiko gabeziez, idazkera zalku eta arina —komunzki— gertatzen delarik.
Euskal idazle zaharrak, eta Periko Agerrekoak prezeskiago, maite badituzu, badago non bazka, Onaindiak oraingo honetan eskaintzen dugun liburuan.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez