kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euskal Kantagintza Berria, 1961-1985 / Pako Aristi / Erein, 1985

Volskwagen zaharregia agian Abrisketa / Pamiela, 1986-01

Pako Aristik bidaia bat proposatzen digu 1961.etik 1985.ra bitarteko Euskal Kantugintzaren barrena Ustaritzeko kanposantutik abiaturik. Ideia polita, kontutan izanik batez ere, bidaia benetako nahiz imajinario hori gehienok egina dugula adinaren arauera eta bakoitzak ahal izan duen tramuetan.

“Puzzle” bat bezala definitzen du sarrera aurreko aitzin hitz batzuetan bere lan hau Pako Aristik, baina musika arazoetan espezialistak ez garen arren, esan dezagun berehalaxe, puzzle honi ez diogula maiz osotasunaren hartu beharko lukeen irudirik atzemaiten. Ukaezinezkoa da ikerketa hau nabarmena zen hutsune bat betetzera datorkigula gai honi buruzko lan sistematiko baten premia begibistakoa baitzen. Pena bat ordea honelako ahalegin bat hain erdi bidean geratzea, eta hutsune bat betetzera zetorren lan bat hain hutsunez josia agertzea.

Osotasunean, liburuak “Ez Dok Amairu” taldearen hatz-begiak nahiko hurbiletik eta zehatz eskaintzen dizkigu, batez ere orduan protagonista izan zirenen testigantza zuzenak biltzen dituelako elkarrizketa bidez. Aportazio moduan ere, beharbada, hogei urte luze hauetan prentsak fenomeno honetaz zer esan duen biltzea. Ta kito.

Volkswagenaren aitzin-gibelak, Pako eta Leonard-en jan-edan abenturak ondotxo dakizkigun arren, ezer gutxi esaten digu beretik aldi hauetako giroaz espontaneitate handiz bilduriko datu zenbait salbu. Badirudi dokumentazioa egunkarietako errekorte kolekzionista batena dela, eta batez ere, berarengandik hurbil xamar suposatzen dugun egunkari batetakoa. Urte batzuei dagokionez behintzat ez genuen uste egunkari batzuk hain fidagarriak zirenik.

Bibliografia broma baten karikatura da. Uste genuen bestalde, musika mugimenduei buruzko liburuak inbentaturik daudenez, bakarka, taldeka, atalka, urteka, aurrean, atzean edo erdian diskografiaren bat aurkituko genuela. Baina ez. Esfortzu handiegi bat eskatzen zuen itxuraz.

Eta arestian aipaturiko hutsuneak zulotzat jo badaitezke ere, 1980-tik 1985-ra bitarteko aldiari buruz egiten duen aipamena amiltroka bat iduritzen zaigu. Lehenak jarraipen bat izan arren ere, edozeini begitantzen zaio, azken urteotan zerbait berri eta arras desberdin sortu dela, eta azterketa, dekripzio, edo interpretazio beren-beregiko bat behar duela. Soziologikoki bakarrik baldin bada ere.

“Jotakie” taldearen aipamenaz gain, non geratu da 1985-an “Kortatu” fenomenoa?, akaso “Zarama” desintegratu egin ote da?, ez ahal da existitzen Bilbo Haundirik?, Nerbioi Ibai Ezkerraldea fikzio bat ote da?. Letra txikiak.

Liburua 29. orrialdetik zabaltzea suertatu zitzaidan, non Lourdes Iriondo “vedette”-ri buruz hitz egitean bere fotografia bat aurkitzen baitugun “esaunda” honekin: “Lourdes Iriondo euskal kantagintzaren sex-simbol izan zen bere minifalda ausartekin”. Gera gaitezen hementxe bertan diskordiarik gehiago erein gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak