« Oromenderrieta | Ta Marbuta (Jerusalemen gertatua) »
E pericoloso sporgeresi. Zuri beltzean / Pello Lizarralde / Lur, 1984
“E molto pericoloso” Kakabeltz / Korrok, 1985
Zaila eta lotsagabea izaten da kritika egitea. Kritikak badu beti bere alde obszenoa, lizuna, kritikoa —gehienetan— zigorgabea gelditzen baita nahi adina astakeria esaten badu ere. Kritikoa gainera ezjakina da askotan. Baina izan gaitezen eskuzabal behingoz eta onets dezagun kritikoaren perili —onartze honetan, obszenidadeak eta ez jakintasunak bidean ezartzen dituzten tranpa eta oztopoen gainditze— saio honi aurrea emate honetan datzatela bere merito xumea eta handitasun —paradojikoki— txikia.
Batek sentitzen du edozein kritikaren hasiera nortasun-agiri bihurtzen duela, baina garaiak nolakoak diren ikusita bakarmena eskatu beharko hasi baino lehen.
Eta dena liburua ez zaidala gustatu esan behar dudalako. Bai, ez zait gustatu. Aspertu naiz. Ez dut esan nahi txarra denik. “Txarra” hitzak berak zer esan nahi duen ez baitakigu zehazki. Beraz, kritika erabat subjetiboa da (gehienetan gertatzen den bezala, bestalde), baina bere oinarria badu ere, eta hori saiatuko naiz azaltzen datozen lerroetan.
Liburua hor dago, izakien mundura etorri da eta ez da gutxi. Esaten dute liburuarena “hizkuntza zinematografikoa” dela. Hala baldin bada egin dezagun kritika zinematografikoa. Goazen orduan. Zineman, luzera dela eta, hiru produktu klase bereizten ditugu bederen: kortoa, telefilma eta luzemetraia. Lizarralderen istorioak korto bat egiteko balio zuen, korto ona seguru asko. Baino egileak etekin gehiegi atera izan nahi dio istorioari, korto ona litekeena erdipurdiko telefilm bihurtuz, laburmetraia izatera ez baita heltzen inondik inora. Beste hitzetan, ipuin ona litekeena sasi-nobela labur bihurtuz. Zinemara bueltatuz, denbora oso gaizki neurtuta dagoela esango nuke. Bati gustatzen zaizkion direktoreen artean batzuk aipatzekotan, liburuak ez du, esate baterako, Fellini batek emango zion joritasuna eta irudiaren aberastasuna. Ezta Visconti edo Bergman baten sakontasuna. Ez Pasolini baten erotikotasuna. Ez amerikatarren kontatzeko modua, narrazioaren sentsu bizia, azkartasuna. Ez Woody Allen-en grazia eta humanitatea, ez Scorsese-ren edo Ford Coppola-ren antzemate eta intuizio miresgarria, istorio on onak nola behar duenaren gain. Ez Peckinpah baten espektakularitatea. Ez Hichtcock baten intriga-bilakaeraren jabetasuna. Ez Blake Edwards pelikulagile baten efikazia komertziala. Ez da oin sendo edo finko batetan oinarritzen, Espainia, Alemania edo —neurri askoz ere txikiagoan— Euskal zinema jaio berriaren kasuetan bezala.
Ez genion ere honenbeste eskatzen Lizarralderi, baina bai akaso gauza guzti hauetako dosis-en bat. Eta liburua astiro-astiro doa, nik bizi osoan ikusi dudan pelikularik mantsoenean bezain geldiro. Eta pelikula mantsoak goi mailako edertasun plastikoa edo istorio unibertsala behar ohi ditu gauza ona izateko benetan, kasu honetan gertatzen ez dena. Bukaerako guindak ez baitu justifikatzen aurreneko laurogei orrialdetako asperraldia.
Hala ere liburua hor dago, eta libururik eza baino hobeago dela ezagutu behar da. Oso euskara irakurgarria eta ongi landua duela ere bai. Azken finean hemen egindako produktua dela eta guztiok —nahi eta nahi ez— txalupa (ojala pakebote balitz) berberaren eskifaia osatzen dugu. Eta alde honetatik ikusita bizi gaitezen eta txalotu dezagun Lizarralde. Bidea hasi du eta zori ona izan beza.
LABURPENA: Liburu irakurgarria, made in Navarra, Postkarlista beraz. Bide luze baten —espero dezagun— lehen urratsbidea. Eros ezazue eta norberak ikus dezala.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo