kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Onkoteak / Bixente Serrano Izko / Pamiela, 1987

Onkoteak Josetxo Azkona / Korrok, 1988-02

Gizakia bere buruarekin zintzoki jokatzen saiatzen denean kalapitatsu gertatzen zaio egungo bizimoduari eroso eustea. Batetik, zintzotasun hori zertan datzan norberak hausnartu, zein den erabaki eta, azken batean, praktikara eraman behar duelako, orduan bada, lan subjetiboa, besteek egin behar ez duten eginkizun nekosoa, alegia. Bestetik, egungo gizarteak halako jokabiderik bultzatzeko partez, konpetentzia bortitza, norgehiagoketa etengabekoa eta elkartasunik eza, ordezkotzat eta giza-talde gidari bultzatzen dituelako. Errealitateak berak, bestalde, erakusten dizkio jokalariari zeintzuk diren jokaldiaren arauak eta, honez gainera, zein kidekin egin behar duen lehia, arauak eta kideak, ezinbestez, alda ezinak direlarik gehienetan.

Eguneroko zati nazkantea gustuko ez duenak, bi aukerabide ditu, sinpleki esanda ere, mingostasun horri aurre egiteko: bata, errealitate mingarri hori aldatzen saiatu, eta bestea, beraren aurrean amore eman eta herioak noiz eramango etsipenaz bizi. Lehengo atalekoek, iraulketaren alde apostu egiten dute, aukerarik gogorrena dela aldez aurretik jakinagatik ere. Azken multzo honetatik bada zenbait jokabide berezia erakusten duena: Onkotea da, hain xuxen ere.

Vicente Serrano Izko iraulketaren alde aspaldidanik lehiatzen ari den onkote horietarikoa dugu. Ideia zoro batzuen alde ibiltari nekagaitza; besteren esanetara nekez moldatzen den tipo apal eta bihozbera.

Kipulak haina geruza ditu horniturik Vicentek bere burua, eta geruza horietako batzu, lagunok, kendu egin ditu “Onkoteak” izeneko liburuxka idazterakoan.

Taiu handiko lagun honek zazpi narrazio motz bildu du liburuxka honen orrialdeetara, batzuk beste baino interesgarriagoak, baina guziak aparteko ukitu batez izkiriaturik: porrotak ematen duen jakinduria larru gorritan erakutsiz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak