kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zeru-menditik / Iratzeder / Ezkila irarpenak, 1959

Olerki-liburu barria O. / Olerti, 1959-10

Aurtengo urtea ez da nunbait antzua izan olerki-sailean. Gure aldizkari onen orrialdeak damoskue diñogunaren sendabide bat; lau zenbakiotan, arlo jori baten lez, ainbat eta ainbat olerki ta olerkari daukaguz. Eta Kanpion andiak beiñola iñoanez, olerkariak dituan izkuntza ez da beingoan itzaliko; oneik bai dira izkuntzarean gogoa biztu ta jasoten dabenak.

Mugaz andik eldu yakin liburu txukun au, oso dogu zoragarria, bai mamiñez bai azalez; irarrita be ederto baiño edertoago bai dago.

Iratzeder Beloke’n bizi da, lekaretxe jator baten, zugatz eta zelaiz inguratutako mendi-tontortxo baten; eta, jakiña, txorientzako leku ederra, batez be kantari ba’dira. Eta Iratzeder kantari dogu, kantari zoli, ezti, piña; gau ta egun, urretxindor antzo, kantuz bizi dana. Eta barne-muiñean sorturiko kantu orreikaz osoturik, olerki-bilduma atsegingarriak damoskuz noizik-beinka.

Zeru-menditik iru ataletan dago zatiturik, eta berrogei ta lau olerki dakaz guztira, 1941 ta 1946’garren arteko urtetan egiñak; iru atalen izenak: Munduari ihes, Munduari gogor ta Munduari nausi.

Iratzeder’ek bere idazkera dau, berezi ta joria, olerki guztiai, doaiez bardiñak izan ez da be, bere nortasun jagi ta txukuna ezarten dautsena. Egille goitar onen olerkia lenengo lerrotik ezagutu geinke. Gaiez askotarikoa izan arren, erlejiñoa ta Euskalerria ditu maiteenak, oneik baitarabiltz geienik bere neurtitzetan.

Olerki-txorta bikaiña. Irakurri-ala, olako goxotasun batek zirrara eztia damoskuna

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak