kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zeru-menditik / Iratzeder / Ezkila irarpenak, 1959

“Zeru menditik” Aurraitz / Olerti, 1960-07

Lapurditarra, Beloke’ko Beneditarra dogu Iratzeder, adiskide miña dodan olerkari urtzikor (mixtiku) au. Lekaide otoizlari bati ioakonez, gogokoiak dira olerkari onen olerkirik geienak. Iainko-zaletasun sutsua ta Erriaganako neurri bako maitasuna nabarmentzen dira “Zeru-Menditik” olerki-liburu eder onetan. Idazti ontako olerkirik geienak luzeak dira. Luzeegiak aukeran; baiña igurtzi zerutarrez idatzita dagozan ezkero, arin eta irakurterrez egiten dira. Sakon eta mamintsu idatzi-olerki ok gogo-barruan murgiltan dabe izate guztia; ta gaiaren astuna galdurik zeruen laztan gozatsurik ezarten dabe gogoan. Ots:

Zoin goxo den ba, zoin goxo, zure ondoan, Jainkoa;
Ez nauke gozoz: bau bihotzeko bozkaroa!
Noiz duket, Jauna, zutaratzeko goiko zorion osoa?

Egoki ta berebizikoak olerki ok egungo ludikeri gaikoiaren zarata sorrek estali ta gogo-entzumenak iratzarriz Iainko-zaletasunezko bizitze garbia indartu ta zerutar bakean bide onez iarraiteko indargarritzat. Olerkiak, (zantarren bat izan ezik) berez dira goitarrak. Baiña lapurditar onen olerki bikaiñak, auzaz beste, azalgaitz yatan ezkuturik ba-dauke gogoen zuzpergarri.

Olerkari bakoitzak bere kera dau; eta Iratzeder au eta Arantzibia bi ok goi-mailakoak doguzan-arren, guztiz bardingeak dira onein olerkiak. Bata arlo baten eta beste au beste baten, bi ok olerkari bikaiñak. Autu ontan ez noa sakon sartan; bildur naz ba, giputzen batek Lizardi lakorik inungo inun ez dala sortuko erantzun ez dagistan…

Erosi “Zeru-Menditik” eta irakurri ta goznartu egizuz, irakurle edertzale orrek, Iratzeder’en olerki zoragarri baizen bikain ok. Lapurdera errez eta idazkera argiz idatzita dagoz eta euskaldun guztiori iatorku ondo beste izkelgiak asko irakurtea, (gipuzkoarreri bere bai) leen bait leen euskera osotura, io daikegun, geure elederraren onerako.

Zorionak, Iratzeder, olerki eder okaz gure elertia indartu dozulako. Eta iarrai lokartuak iratzarri arte, ttonttor ortatik kantari. Ots:

Eskual-Herri gaixoa duzun urrikari
—Erderak sinhestea jaten ari baitu—
Eskualdun gain huntan, Zerua edari,
Eginen dut hil-arte oihu eta kantu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak