« Atalak | Ibon Sarasola olerkariari »
Lur berri bila / Nemesio Etxaniz / Izarra, 1967
Lur berri billa A.O. / Olerti, 1967-01
Au bai liburu aberatsa ta goxoa! Nemesi’k iario eztizko biotza dau, ta biotz orren giltzari emonik, egiaz gauza zoragarria argitara dausku. Nik lendik be, asko ta asko beintzat, irakurriak nitun or datozen lanak; baiña orain, danak ari zuritan batean bildurik, lagun maitekorra yaku asti-uneetarako.
Zer moduko lanak dauz Etxaniz’ek bilduma onetan? Nobelak eta ipuiñak lenengo, dana labur, eta gai gordintxodunak be bai, gaur orrela eder yakula-ta. Ipuin bat Alain Rolbe-Grillet’en antzera egiña dau.
Irrati-saioak gero, zazpiraiño. Ara ta ona ibilliz egiñak, txangoak dirudie. Antzerki bat be bai, irratiz zabaltzeko. Dana, gozo ta arin…
Olerkiak irugarren. Lenengo saillean, euskal ikastoletako umetxoai eskiñiak; ezin-egonik, adarrez adar dabiltzan txantxangorrien antzeko umetxoentzat onduak. Bigarren saillean olerki sakonak dakaz, lendik be Euzko-Gogoa‘n eta Olerti’n argitaratuak geienak. Jose Artetxe’k Zeruko Argia’n: “Nere gustorako olerki gaiean agertzen zaigu gallenena azkoitiar idazle ospetsua. Bein da bitan eta berriz ere soseguz irakurtzeko olerki asko. Irudimenez ezin geiago jantzita, irakurlearen irudimena egan bizi-bizi jartzen duten olerkiak”.
Eta azkenez abestiak musika ta guzti. Etxaniz dogu gaur modan dagozan kanta barrion aita, edo beintzat, bera asi zan orain amabost bat urte, era barri ta berezian euskal kantak atera ta abesten.
Liburu ederra “Lur berri billa”, irakurtzeko ta ikasteko. Etxaniz da, izan be, nire eritxiz, gaur Euskalerriak dauan euskal idazlerik gozo, arin ta errikoiena. Ez diñot au intzentsu eskinka, ez naz orren zalea; ezta, ez diñot iñor mintzearren be. P. Larzabal’ek Herria‘n (1967, maiatzaren 11-koan), onela: “Eskuara da gipuzkoarra, garbi bainan ez garbitzale. Hitz-lerroak dira zainart eta ginarri, herrikoi zirto eta erranki bamuez sustraituak”.
Zorionak biotzez egilleari!
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez