kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ezpondetako pneuma / Manu Erzilla / Bizkaiko Foru Aldundia, 1989

Iluntasun garaitik Amaia Iturbide / Plazara, 1991-07

1989ean, Manu Erzillak irabazi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako olerki saileko literatur saria “Ezpondetako pneuma” (1) liburuarekin. Joera kultista nabari zaio, gure lehen Leizarragaren ahots-harian teink egiten diolako, aukeratutako ortografia grekoagaitik eta Greziako kulturari dion mirespen itsuagatik. Elitearentzat idazten du.

Krutwigen planteamenduen zalea da. Herriek, eta gure kasuan Euskal Herriak, bizi nahi badute eta ez bakarrik iraun, Greziara begira izan behar da, han baitago kultura. Greziako eredutik ikasteko obligazioa dugu, herriaren jakintza goititzeko, bestela heriotza den berdintasun aspergarrian jarraituko dugu, ezjakintasunean. Baina Krutwigen mezuak ez du harrera lar onik izan gure artean, horregatik bere ezkortasuna etorkizunari buruz.

Ikuspegi apokaliptiko honen aurrean (“eliza-torre hortan traumatu gintuen ethorkizunaren sperançak”, 26. orr.), Manu Erzilla espresionismoan barneratu da. Ez ditu bizitzea tokatu zaion ingurunearen jazoerak eta zergatiak aztertzen; zentzu honetan, sozialki eta politikoki espresionismoa ez da eraginkorra; soil-soilik barne-ikuspegia edo extasia (bere barne-hordialdia) proiektatzen du, horixe baita, egotekotan, dagoen irtenbide bakarra. “Ezpondetako pneuma”ren egilea goi mailako bakardadetik, dioena balizko gizarte amorfo batek ulertua ahal izateko, bortxaz espresatzen da. Hizkuntzaren elementu ahulak, adjetiboak eta adberbioak, bigarren planoan eser eraziko ditu, substantiboak eta aditzak, aurrekoan. Diakronian izkiriatzen dakien poeta honek, substantiborik eta aditzik garrantzitsuenetarako grekerazkoak aukeratzen ditu, eta horrela lehenengo planoan geldituko dira. Liburuaren tonu patetikoa bezala, naturaleza ere ituna da (“Elhur dagi Naturaren begi ilhunetarat”, 30. orr.). Badirudi, heriotza eta hondamendia direla oro biltzen dutenak, beti ere, bakoitzaren barnean isladatuta (“eta zeruaren almena ganetik mundura so egiteak / vertigoa bait dakhar nor beraren baitharat”, 90. orr.).

Euskal kulturaren panoraman liburu bitxia Manu Erzillaren “Ezpondetako pneuma” hau.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak