kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Leturiaren Egunkari ezkutua / Txillardegi / Euskaltzaindia, 1957

Txillardegi jaunari erantzuna Bastarrika'tar Iñaki / Jakin, 1958

Euskaltzale trebe ori:

Zuka jardun bearko natzaizu, noski, ikakoa legez erabiltzen ez dakitan ezkero. Aztertua dut zurea, miaketan iardun gabe. Ba-.dakust nireak nik nai izan baiño erremin biziagoa sortu dizula. Barkatu, arren, adiskide ori. Zakar artu nazu benetan, merezi ere merezi bai nuan. Neu ere zakartxo agertu nintzatzun, aitortu bearrean naiz. Urrenerako ba-dakit iritziak zertxobait orraztuak eta xurituak eman bear dirana. Jipoiak asko erakutsi oi du. Milla esker nereari erantzun ain luze ta mamitsua egin diozulako. Enuen uste ainbesteko jardunkizunik zeramanik nere arek.

Naiago nuke erabat ixildu eta gauzak geiago arrotu gabe utzi. Baiña zureari beste erantzun bat erantsi bearrean arkitzen naiz. Enatortzu, egia esan, griña gaiztoz eta asmo okerrez, puntu batzu tajutu naiez baiño. Enuke neronek gelditu nai azken itzarekin. Nik onekin amaitzeko asmoa dut. Dana dala, egiaren onerako eta argipiderako badedi zabalik dauzkatzu beti aldizkari onen ateak. Baña, euskeraren eta euskaltzaleon izen onerako, arren, neurriak gorde ditzagun…

Auxen dut zure kartari ezarri nai nioken irizpiderik oiñarrizkoena: ez diozula, nere ustez, nere kartari erantzun; eta, nik esandakoetaz kanpo jardun zakizkidala. Artu zazu bestela bare-bare nere aurrenekoa ta zure erantzuna eta ikus griñarik gabe artu-emanik ba-duten. Nere erantzun au besterik ez da izango. Zurea nereakin alderatu, benetako zerikusirik ba-duten ikustearren. Iritzi askotan bat natortzu, baiño eraso-antzean diarduzu uneoro nere aurka nik benetako oiñarririk eman gabe. Neri baiño ere beste norbaiti erantzuten ez ote diozun nago…

Ikutzen dituzun puntu batzu polikigo jardun nai nituzke. Baño labur izatera beartu naute elkar-izketa onen giro garratza somaturik…

“Leturia’ren Egunkari ezkutua

“Kopiatu” itz au geiegi darabilkidazu. Aztertu mesedez nere idazkia orrelakorik edo antzekorik ere idarokitzen dutan. “Kutsu”ari buruz bakarrik diardut, eta ez beste ezertaz. Zuk ukatzen baduzu, ondo dago. Baño kutsutik kopiatzera alde aundia dago. Unamuno’k berak Kierkegaard’en eta beste doixtar filosofoen kutsu aundia zeraman, baiña ezin dezaiokegu iñola bere nortasun berezi ura ukatu. Onetzaz naiko.

Dostoiewsky’rekin “alderatu” omen zaitut. Nik ala? Ez da egia. Etortasun eta egokitasunaz diardut berste ontan, eta Dostoiewsky nobelaria adibide bat bezela dakart bakar-bakarrik. Ondo dakizu inspirazio-une batean zein errex ta atsegin idazten dan. Arnaspe ortan ondo, baño ori joan danean, alegiñaka, asma-aalaka jardun bear. Berealaxe nabari oi da alako gogortasun bat. Orixe besterik enuan nik adierazi nai. Inpresio auxe artzen nuan nik “Leturia”ren orrietan barna. Kopiatu-kontua ezta aipatu ere.

Nere ustez “Euskalerriko gaiak ukitu bear dira bakarrik” diozu zurean. Zuk onela diozu, ez dut uste nik iñun ere diodanik. Sujerentzi bat bezela aurkezten dizut nik “Euskalerriko barne-arazotasuna” nobelagaitzat. “Barne-arazotasun au apropos jarria neukan. Eta onekin adierazi nai nuana zuk zere esplikazio luze oietan diarduzuna baiño barrentxorago dijoa… Ez derizkiot egoki emen gai ontaz luzatzea. Bestela, erriak bai kanpoz eta bai gogoz zer diran aspalditxo ikasirik daukat. Pixkat baiñoo geiago ausnartutako gaiak
ditut auek “xinplekeri” aietan egoteko. Zurekin nator, noski, idea oetan. Ez dut uste ainbeste jarduteko oiñarririk eman dizudanik. Ikusi dezakezunez, adiera okerretik muturreraiño abiatzen zakizkit emen, eta gero ere berdin.

“Gaiñerako nere idaz-lanez”

Ez dut uste “Filolojian” ez sartzeko dizudanik. Joera-alderdikeri oetan ez naasteko besterik ez dizut. Au ere agindu ez-baña, aolkatu. Zuk onela ez baderizkiozu, ez gera ariak antzo muturka asiko. Ondorekoa ere oker artu didazu. Ez dut uste neure burua ain arroputz dutanik, iñortxori “idazletxo tentel”, edo “erdi-landu” eta onelako piropoak erasteko. Euskaldunon akats berezi bat azaltzen ari nintzaizun ortan, eta adibide bat ezartzen dut. Azkenik adibidearen ondorioa. Zuk zerorri erantsiak eritzi dituzu itz auek, nere asmoaren kontra. Egia esan, lotsik gorriena lemaidakela iñori olakorik iaulkitzea!

“Arnas kaltegarri deritzazu euskerari buruzko nere joerari; eta bikaiña, berriz, zureari”. Txantxetan ari al zakizkit? Nun ote dizut nik onelakorik! “Nere” ta “zure” auek zuk bakarrik darabilzkizu. Egia esan, ezin mintza ninteke “nere” dalako bide edo joera onetzaz. Al dutan bezela idazten dut, iñortxori erabat lotu gabe. Nik danetatik irakurtzen dut eta danetatik ikasten. Zaarrak eta garakoak ditut maixu . Iakintza-arloan ari naizenean garakoeri jarraitzen diet, beste biderik ezagutzen ez dutalako. Guziak —teoriz apika ez baiño idaztean— bide berdintsutik dijoaztela ba-diot. Euskal aldizkarietan ere ez dala desberditasunik, nabarmenik beintzat, —joeta arlo ontan— ikusten. Ez diot besterik. Ez nerea zurea baiño obeagoa denik eta ez alderantziz. Miatu ondo, arren. Emen ere urrutiegi eta adiera okerretik abiatu zera.

“Zuk ez duzu Orixe maisutzat, zeure burua baizik”. Orixe jauna itzalgarri zait eta asko ikasi dut benetan beragandik, bear aiña ez bada ere. Ondo dakit asko eta asko ikasi bearrean nagola oraindik. Adierazi dizut nere maisu nortzuk diren: euskaltzale guztiak, zaarrak, egungoak eta zeu ere bai. Onetzaz gaiñera eta oiñarritsuena: sendia. Amairu urte nitularik utzi nuan neure pamilia, baiño sustrai ori ez du inork erauzten. Zu bezela alde batetik bestera ibiltzerik ez daukat oraingoz, baiño oso pozik nenbilke neure euskera gogor au pixka bat giartu eta biziarazteko. Neure burua dutala maixu? Pixka bat bai, eta derriorrez gaiñera. Euskera lantzen asten danak, erro-errotik asi bearra du. Egiña gutxi ematen zaio, eta apur ori erabat sakabanaturik. Norberak konpondu bear izaten du. Ez da gutxi eskatzea. Zergatik uste duzu, bestela, ainbestek atzera dagitela euskera-ikaste ontan? Iztegi osotu bat euki ez bitartean urri, oso urri izango gera euskaltzaleok. Goi-xamarreko gaiei erasotzen diedanean neure burutik asko egin bearrean arkitzen naiz beti, askotan iñor euskeraz eman eztako gaiak diralako. Eta zerorri ere gertatu zaizu apika berauxe bein baiño geiago. Naiago nuke nik, buruausteak alde batera utzita, lan-tresnak gertu eduki, baiño oraingoz bestela jokatu bear.

“Zuk —eta zu bezelako guziak— euskera il nai duzute…; eta amo gaistoz eta apropos
ari zeratela pentsa liteke, euskera akabatzekotan, noski!”. Otx!, Ezti! Txillardegi jauna, emen biotzkadatxo bero bat izan duzu nunbait. Ez dut uste ainbeste esan nai zenukeanik ere!…

“…zerorren izkribuak salatuko zaituzte”. Eta bereala akats-mordo bikaiña azaltzen didazu. Eta azkenik, “Orra garakoen arnaria!” diozu. Ez, adiskide, ez. Orra Bastarrika orren akats-pilla ederra, bear zenuke esan. Nereak dituzu akats oiek guziak, —denak utsune badira— eta ez “garakoenak”. Enoakizu akats-kontu ontan sartzera, ba-dira ni baiño iakitunagoak ontan eta. Baiño ikusi nork abiarazi zaitun, nik apika? Dana dala, idazlan bakoitzerako zu bezin miatzaille zorrotz askorik baneuka, asko ikasiko nuke.

“…Eta OSO GUTXI dakidala dakit… Zuk berriz… ez bide-daukazu ezer ikasterik”. Nun ote diot nik oso gutxi dakizula eta nik ikasi bearrik ez dutala? Nere aurrenekoan Orixeren ura ez al duzu gogoratzen: oraingoz euskal idazle guziak bata besteen ikasle gerana? Emen ere zeure naitara diarduzu.

“Gaur gaurkoz, beraz, hi joera dira: euskera egiazkoarena bat, eta “garako” idazle batzuen asmazio egoskaitzetakoa bestea”. Joera oiek teorian edo literaturan arkitzen dira? Idaztietan bada esaidazu nork darabilkian eta berealaxe jarraituko diot. Iakintza-saillekoa bada batez ere. “Hiru ziren” eta era ontako komediak edo idazte-mota ez da zaillegia euskera garbi eta goxoan ematea. Zeure karta au edo zure “Leturia” ze euskera joerakoa erizten dituzu? Zabaldu zazu orduan bermearren artean. Nere ustez —ustez eta iakitez—
naiago dute euskaldun iatorrenak ere erderaz irakurri euskera goxoenean baiño. Au ziurtzat, eduki. Ez dugu korapillo au guk euskaltzaleok askatuko. Ezin dezakegu ere. Ez “zure bidekoak” eta ez “besteen bidekoak” ez dute auzi au irabaziko, beste bideetatik arazo oni askapena ez ba datorkio.

Oetako puntu askotan, bestela, irizkide nazu erabat. Beste puntu askotan ziur nago itzegiñez bat gentozkela luzaro gabe.

Asieran nizuna dizut berriro. Ederki jardun zera, baiña nik esandakoetaz kanpo. Zure etorriari eskubide zabalegia eman diozula derizkiot. Nere karta oiñarriz baiño aitzakiz artu
duzunik enuke nai pentsa. Dana dala, barkatu, arren, nere zakarkeria, eta zugan ikusten dan eukaltzaletasun sutsu ori ez bekigu gertatu oztopo-arri eta are gutxiago gorroto-bide.

Ar zazu asmoetan kide duzun onen besarkadarik estuen eta biozkorrena,

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak