kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Nere izena zan Plorentxi / Luis Villasante / Itxaropena, 1961

Nere izena zan Plorentxi Iturriotz / Jakin, 1961

Aita Villasante langille porrokatuak eman digu berriro ere beste frutu eder bat: Ama Sorazu’ren bizitza. Gaur-egun nekez aurkituku genuen Euskalerrian —mundu osoan ere esan dezakedala uste dut— berak artu duen lan au burutzeko gizon egokiago ta prestuagorik. Sor Anjeles’en bizitza ta mistikaz, berak eman baidigu gaurdaiño egin den istudiorik osoena. (Ikus: La Sierva de Dios M. Angeles Sorazu. Estudio Místico de su vida). Bi tomotan.

Esanetan labur ta egiteetan luze omen da euskalduna ta orixe gertatzen ari zaigu nolabait Ama Sorazu’rekin. Teresa, Gurutzearen joan ta gaiñerako mistiku gaillenen pareko dela esan digute, kanpokoek esan ere, ta aren senideok ez dugu oraindik ezagutzen gere sukaldean. Utsune barkagaitz au betetzera edo geiagoren egarria piztera datorkigu liburuxka au. Euskalduna ez omen da mistikarako jaioa (au ere esan da), baiña erregla denak dute beren alaua nunbait… Ola dio Ama Anjeles’en bizitzak.

Liburua, ez zitekean bestela izan, Sorazu’ren barne bizitzak betetzen du geienik. Euskal-birjin onek autobiografia sakon ta paregabe bat utzi zigun eta bertatik jaso ditu Aita Villasante’k atal berezi ta jakingarrienak, aren espiritu-igoera maillaka maillaka ematen zaigula. Liburu egokia auxe gure euskal-sukaldeetan irakurtzeko, Euskalerria’k bere alaba baten bikaintasuna ikus dezan ta, Jainkoa lagun, leenhaileen Bernini’ren aldarean argiz inguraturik munduari erakus dezaion.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak