kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Gorrotoa lege / Jon Etxaide / Itxaropena, 1964

Gorrotoa lege / Jakin, 1966

Etxaideko Yon’ek azkena argitaratu zuan liburu eder eta yoria onela deritza: “Gorrotoa Lege”. Izen sarkorra benetan, eta izana barrenkorragoa oraindik.

Lan sakon eta bikain au astiro-astiro irakurri ondoren ozenki esan dezakegu Etxaide idazle goitarrak ondo baino obeto irabazi duala Txomin Agirre’ren Novela Saria. Ats aundiko lihurua egin bait digu; azal eta mamiz aberatsa, bizi ta txairo idatzia, euskera oparoan, zailtasunik gabe, eta novelistikari buruz ederki tajutu ta borobildua. Zenbat orduko lana ez ote du egilleak artu “Gorrotoa Lege” bururatzeko?… Ortan dabillenak daki. Gogoeta luzetan jardun ta gero ainbeste paper arakatu, historia zaharreko agiriak irakurri, gaiez ondo ta zuzen jabetzeko. Ez da noski egun batzuetako lanbidea, ez!: illabete asko ta urteetako baizik.

Etxaide bezelako langille purrukatu ta burutsua bear da onelako eleberri giartsu ta jantzia agertu arazteko. Gertakariak eta gizonak zeatz ikusiak daude. Eta antzinako kondairaren illunpetatik Etxaide’k argitasun betea ateratzen digu. Egiteko gaitza gure novelagilleak errez, argi ta garbi azaltzen diguna. Ganbotar eta oñaztarren burruka negargarriak, begien aurrean bertatik bertara ikusten ditugu. Zer nolako erakusbide baliotsua irakurle guzientzat.

Etxaide’k errotik ezagutzen du euskera, esaera zahar ta zoko-moko danak, ta gero ta obeto idazten ari zaigu. Nobelagille bezela, berriz, eta batik bat Historia gaietan, oso jantzi ta gallena.

Campion argidotarra maisutzat artua duta onelako irakasletik ikaslea ezin txarra atera. Euskaldunen Walter Scott deitu genezaioke ta “Gorrotoa Lege” eleberriari “Ivanhoe”n tankera ematen diote.

Egia esateko ez ditut ia irakurtzen orain erderaz argitaratzen diran novelak bainan Gorrotoa Lege nik ezagutzen ditudan asko baino gorago dago… Gure arteko musin batzuek ez uste arren. Eta erderaz itzulita ez luke ezer galduko ta Literatura maillan onenak aiñakoa da.

Onek esan nai du irakurria izatea merezi duala ta euskaltzaleen liburutegietan toki berezi bat zor zaiola.

Beraz, badakizute nun dagon salgai irakurgai eder bat. Ar bitza Etxaide’k nire adiskide-zorionik miñenak. Egilleari omen egiteko erarik bidezkoena bere liburua erosi, irakurri ta zabaltzea dezute.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak