kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Jesukristo / Aita Villasante O. F. M. / SGEP, 1969

Jesukristo Joseba Arregi / Jakin, 1969

Oinharrizko teologia edo teologia fundamental deritzanaren aurrean aurkitzen gera liburu hontan. Teologi-ikasketen hasieran aztertzen da gai hori, hau da: teologia oinharritzen saiatzen da. Teologia ere jakintza bat da eta jakintza guziek bezala oinharrizko dato batzuek zientifikuki ezarri eta erabaki behar ditu. Eta gure kasuan, dato hoiek historiazko egia batzuek dira.

Egia hoietan oinharritzen da kristau sinismena. Beraz benetan gauza garrantzitsua da egia hoien arazoa. Egia hoien mamia eta muina honako hau da berriz: Jesukristo bizi izandu zela orain bi mila urte. Eta Jesukristo gizon ez-ezik, Jainko ere bazela. Hori frogatzeko hor daude mirakuiluak. Mirakuiluak gertatu dira eta jakintzak ez dezazke ez baieztu eta ez ukatu. Nolatan dugu egia hauen berri? Ebanjelioeri esker. Ebanjelioak egiazkoak ote dira? Bai. Sinista ahal dezaiekegu ebanjelarieri? Konfiantza osokoak dira. Ebanjelariek sinismen argiz dakuste Jesus. Bainan sinismeneko Jesus hortatik atxemain hala dezakegu Jesus historikoa? Bai noski. Erantzun guzi hauek frogatzea da Villasantek egin duen lana. Alde hortatik utsunerik ez duela esango nuke Villasanteren lanak.

Bainan alaz ere, ez nau gogo betetzen liburu honek. Planteamentua guziz apolojetikoa da. Azkeneko gizaldian kristautasunaren historiku oinharriaren aurka izan diran eraso guziak gogoan ditu, eta eraso hoien gezurra edo oinharririk eza frogatzen saiatzen da. Azken urteetako teoriak ere gogoan ditu adibidez, Baulmannen teoria. Hortara datoz kritika textual aldetik damaizkigun esplikazio asko.

Aurkako teori hoien okerra eta oinharririk-eza beraz, ederki azaltzen digu Aita Villasantek. Bainan neretzat gauza bat gelditzen da erantzunik gabe. Ara berak zer dion: “Onako hau ere esan beharra dago: olako gogo idikiera gabe misterloari buruz, aiper alperrikakoa izango da gure frogantza-lan hau. Jesus Jainkoaren Semea eta mandataria izan ditekela asieratik ukatzen eta arbuiatzen baduzu, orduan, jakina, alper alperrik ariko gera”. (273) Piztuerari buruz ari dela dio hori. Bainan liburu guziari zabaldu ditekela derizkiot. Misterioarekiko gogo idikiera bat behar du gizonak. Hor dago kakoa. Idikiera hori ez badugu, ez dugu sinistuko. Eta piztuera sinisteke, Jesukristoren Jainko Seme izatea naiko zalantzan geiditzen da.

Gizonak idikiera hori behar du beraz. Bainan, bai al du? Eta baldin badu, nun agertzen da? Gizonaren estrukturari dagokion zerbait al da, ala ez? Nola froga dezakegu idikiera hori? Noraino garamazke idikiera horrek?

Oinharrizko teologi bat egiterakoan erantzun beharrekoak dira galdera guzi hauek nere iritzian. Gainontzean “Jesukristo” liburu guzia irakurtzeak ez gaitu ezertara eramango.

Ez dut uste Villasantek bere aurreko liburuan —Jainkoa, Kristu fedearen sustraiak— liburuan galdera hoieri erantzunik ematen dienik. Agian sinismenari buruz egiteko asmoa duen liburuan egingo du. Metodoloji arazo bat besterik ez litzake orduan. Sinismenak Kristo historikoa du oinharri. Beraz, lehenbizi historiatasuna frogatu behar da. Bainan historiako Kristo hori Jainkoaren Seme dala eta hilen artetik piztu zala onhartu ahal izateko, gizonak beharrezkoa du idikiera hori; Jainkoak historia barruan zuzendu dezaiokean hitza Jainko-hitz edo errebelazio bezala onhartzera estrukturatua

Lerro hauen hasieran hiru konzepto azaldu zaizkigu: jakintza, historia eta egia. Aspaldidanik gizonak egia historiakoa dela uste izan du. Egia nola ulertu, ala azalduko zaizkigu historia eta jakintza. Eta Villasantek egiaren ulermen estua duela derizkiot. Egia, metafisikuki, “adequatio mentis ad rem” definitzen zuten eskolastikoek. Beraz, egia atxemaiteko, gizonak bere aurre-iritzi eta interesak alde batera utzi behar ditu. Egia, izatea bera da. Izatearen aurrean berriz, gure jokabidea paper zuri baten antzera egotea litzake izateak bertan bere osotasuna itsatsirik utzi dezan. Bainan gauzak horrela ezpadira? Esan nahi dut: izatearen eta gizonaren arteko hartuemanak estuagoak badira, batak bestearen izatea nolabait determinatu eta osatzen badute? Orduan lehen emandako definizioak ez digu gauza handirako serbitzen. Eta egia horrela ulertzeak zientifiku obsesio hortatik aterako ginduzke, agian. Ederki bereizten ditugu jakintza positiboak eta giza-jakintzak. Bainan gero Jesukristo bizi izan zela eta Jainko Seme zela eta hilen artetik piztu zala, bi eta bi lau dirala frogatzen ariko baginake bezala, saiatzen gera frogatzen. (Ikus, adibidez, 248-garren horrialdean.

Kritika textual aldetik ematen dizkigun explikazioak, gehienak autore guziak onhartzen dituzte. Pasarte jakin batzuek kritikatu ditezke, adibidez: Jesusen bataioa, Zesareako aitorra, Jesusek Apaiz nagusiari ematen dion erantzuna, Mateoren “logion joanico” deritzaiona (Mt. 11,25-30) t. a. Autore batzuek ez dituzte texto hoiek edozein modutan erabiltzen, ahopean eta ixilka bezala baizik. Eskertuko zitzaiokean Aita Villasanteri bere iritzia bakarrik ez bainan, horrelako puntu diskutituetan beste batzuen iritzia eman izan baligu, nahiz eta kontrakoa izan. Era berean Jesusen agertzeari buruzko textoak.

Bukatzeko. Beste norbaiten iritziak aztertzerakoan arrisku handi bat izaten dugu, hau da: Iritzi hoiek erabatekoak balira bezala hartzea. Orduan kritika errazagoa izaten da. Bainan autoreak berak bere iritzia erabat ez bainan, ahal duan neurrian matizatuak eskeintzen dizkigula ahazten dugu. Horregatik emen esan dudan guzia inpresio bat besterik ez da. (Kritika textualari buruz esandakoa inpresio baino zerbait gehiago ba-da). Eta inpresio bat danez, liburu guzia irakurtzeak sortutakoa. Benetan lan gaitza litzake gauzak eta iritziak horrialdez horrialde aztertzea eta azkenik estadistika modura egitea, liburu guziak izaten dute parrafo eta esaera bakoitzean esaten danetik gaindi, holako giro bat eta irakurlea askotan giro horrekin bakarrik gelditzen da. Beraz, giro horrek sortuarazitako inpresioak jarri ditut hemen gehienbat.

Zerbait gaizki esana badago, barka bezait Villasante jaunak; teologi alorrean euskeraz lan egiteko pentsatu ere ezin zitekean materiala eskeintzen bait-digu. (Beste teologi profesor asko badute nun ikasia). Horregatik eskerrik beroenak eman behar dizkiogu Aita Villasanteri.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak