kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Poliedroaren hostoak / Joan Mari Irigoien / Erein, 1982

Mototik Mitora Jon Kortazar / Idatz & Mintz, 1983-05

Nobela honen agerpena kuriositatez itxaroten ba gendun ere, irakurri ostean inpresio doblea sortzen dau. Alde batetik, anbizioaren markak ageri ixten deuskuz idazleak. Hiru euskal belaunaldien historia kontatu nahi izan deusku. Eta argumentoaren aipamenak beste barik, Garcia Marquez-en Cien Años de Soledad dakargu gogora. Ez dakit beste horrenbeste egin nahi izan dauan baina horrelako susmoa aurkitu deutsagu testuari. Baina desbardintasunak, lasterregi nabaritzen jakoz. Garcia Marquezek, herri baten historiaren inguruan mogitzen ba eban bere kontaera, eta narrazioak herria azaltzen ba eban, ez deutso horri jarraitu Irigoenek, nobela bere izaera eta jokera pertsonalak aztertzeko egina dogu eta. Poliedroaren hostoak nobela historian aurretik izan diran pertsonaien jokerez osotutako pertsonai bat azaltzeko zuzendua dago. Joan Mari Irigoien, hain zuzen.

Hego Ameriketako nobelagintzaren aztarna ez da Garcia Marquezengan amaitzen. Juan Rulforen Pedro Páramo gogoratzen dau nobelaren lehenengoko alde nagusiak. Hilen arteko alkarrizketa luzeak, mexikanoak erabilitako teknikarik barrienetarikoa dogu. Baina, hemen ere desbardintasuna, ze Juan Rulfok hilek bitartez sinbologia lortu nahi eban, biziak ere hilak zirala Mexikon adierazi. Sinboloa teknika bihurtzen dau Irigoienek.

Nobelaren beste ezaugarri berezia estiloen aldaketa izango litzateke. Gairik gai, kapituluz kapitulu, teknika eta tono desbardinak bilatu ditu Irigoienek, karlista eta liberalak bizi diren familietan. Hasiera batetan, lurra eta karlisten izaera, Euskal Herriko mitoen bitartez azaltzen ditu. Behin eta barriro, etnografiako datuak baliogarri bihurtu ditu, pertsonaien izaera josteko. Baina hor ba dago zerbait murriztu. Behin eta barriro teknika bardina erabiltzen da, -agian bakarra- pertsonaien taiukera horretan. Horrela, datuak pilakatuz testuaren aberastasuna lortu badau ere, jokabidearen bakartasunak, ez dau barietate handirik osatzen.

Simetria eta sinbolismoak dira hurrengoaz agertzen jakuzan elementu erabilgarriak. Pasarte arteko simetriak, familia biren arteko kontrajarpena azaltzeko erabili diren ekintza pareen egitura, nahiko ondo ixten ditu loturak jarraitzen.

Joan Mari Irigoienek narrazio -fabulazio-maila ikaragarria erabili izan dau nobela konposatzerako orduan. Ekintzak, eta anekdota barriak behin eta barriro bizten dabe irakurlearen interesa, azkenean kantsagarri gertatu arte ere, noizbait.

Anekdotak, eta elementuen pilaketak itogarri bihurtzen dau testua nonbaiten. Jokera herrikoak jarraitzen dituanean, egiten da interesgarri liburua. Bigarren partean nabariago sortzen dalako, batasun falta batek, eta esperimentalismo hutsak, sortzen dauan kantsapena.

Batasun falta da agian, nobelak dauan prolemarik handiena. Hari bakarrik ez dago eta ekintzen eta tekniken pilaketa izan da irtenbidea, nik uste. Horrela nobela hainbat orrialdetan luzatzeak alperrikoa dirudi.

Intentuaren nagusitasunak baina irakurketa merezi dau.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak