kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Azalpenak / Lauaxeta / Labayru, 1982

“Lauaxeta”z barriren barri Eusebio Erkiaga / Idatz & Mintz, 1984-07

Bizkai aldean behintzat, ostera be, “Lauaxeta”-ren barri jakin gura dauan gazteria dagoala dirudi.

Izan be, gure eleder apaleko langileak, gure garisoloko igitariak ugari izan ez dira-ta, onuragarri da benetan be, “Lauaxeta”-rekiko zaletasun hori egin eginean gazteek agertzea.

Laukizko idazleaz lan luze jakingarrietan Jon Kortazar-en lerro batzuek irakurteak, zerok bururatu deuskuz.

“Azalpenak” liburu agertubarriaren hitzaurrean, inprentako erratua dana begien bistan dagoan arren, “Kirikiño” harako egunkari barri “Euzkadi”-n, Bilbon, 1913 gn. urtean hasi zan lanean, ez 1931 garrenean.

Bestalde, garai egokia da hauxe, mañariarrari buruz zehaztasun bat argiro jarteko. “Kirikiño” Euskalerrira behin ta betiko, 1901- gn. urtean bihurtu zan. Anartean, urte horretako lehenengo hilabeteetan R. M. Azkueri Siguenza-tik egin eutsazan kartak lekuko diralako. Gerotxuago amaitu egin ziran kartok, eta beraz, Bustintza barriro honantz orduantxe heldu zala esan beharko, eta ez 1899 garrenean, idatzi izan dan lez.

Joandako gauzarik asko ahaztu egiten da, baina baste puntu hau be, zertu gura dogu. Arean, Manu Enbeita “‘Euzkadi” egunkarian “Lauxeta” baino lehen egoala. “Orixe” be, han egoenean. Entzutea dogunez, egunkarirako hainbat lagunek bialtzen ebezan euskallantxuei “Orixe”-k ez el eutsen jaramon handirik egiten. Eta jakina, idazle hasibarrien eta gitxi ikasien lan hareek orraztuteko preminea euken, eta Manu (Uribitartetar Ibon), orraztuten arduratu zedin jarri eben. Mañariarrak egin ohi ebana egiteko, izan be, idazle barriei lagundu, berberak idaztelanak argitaratuz ganera.

Besteren lanak orraztute hori, guk geuk be, 1964-78 bitartean, egin behar izan genduan, Banco de Vizcaya-k artzain euskaldunentzako irarten eban euskal-boletina polito atondu guran. Albistak eta gorabehera arinen prosa lorrindua artezago eta letrauago, naturalago ipintea preminazko zan-eta.

Harrezkero, Imanol Berriatua langile asperrezinak be, gogor ekin eutsan orrazketa lan horri, “Anaitasuna”-rako etorkiozan idaztelanei joskera apaiñagoa eta jatorragoa eskini nahirik.

Urkiagaren pentsakereaz diharduala, Kortazar irizleak zerau dirausku: “Oraindik ez dakigu EAJren zein aldetan egoan Lauaxeta. Aldizkariko lanak eta Alderdiaren ‘ mitinetako aurkeztaile zereginek linea ofizialean egoala salatzen dabe. Baina, inoiz, Mendigoizaleen artean desfilatu dau Durangon”.

Ez jakin? Arean bere, Mendigoizale izen zehatzeko abertzaleak, lehenengotatik Euzko Alderdi Jeltzaleko (ez Jeltzaileko, azken orduko euskal idazlari batzuek idatzi daroen lez, -tzaileak ez ziralako, -zaleak baino) izan ziran; urterik urte mendigoizalerik gehienek behin eta betiko iraun eben EAJren agindu nagosi orokorren esanetara. Eta honeen artean Lauaxeta be, eta azkenerarte. Egia da mendigoizale batzuek menpekotasun horrezaz jaregin eta euren esku geratu zirala. Honeek “Jagi-Jagi” taldea eratu eben. Halabaina, mendigoizale batzuk nahiz besteok JEL asmoetako ziran. Geroenetan, Telesforok be, bere burua halakotzat eukan; arean, jeltzale.

Gerratea hasi zanean, Lauaxetak adorez jardun eutsan gudari-taldeak eratuteari. Zeregin horreri loturik jardun eban hilabete batzuetan. Gerogarrenean, ostera, zabalkunde zeregina besterik ez eukan. “Gudari” aldizkari apaiñaren artezkari zan, eta albistari baino ez, beraz.

Eta Gernikan 1937 gn. apirilean, egakin alemanek han egin eben hondamendia beste albistari biri erakusten ziharduala, lorrindubarri zan urian bertan, uste-uste barik arrapau eben gizon frankotarrek. Albistari karneta aldean ei eukan, eta hori garai haretan pekatu larria zan, besteak beste. Urkiagaren heriotzea laster izango zana behingoan iruntsi eben Bilbon.

IDATZ & MINTZ 2 gn. zenbakia eskuratu dodanean, hango 26 gn. orrialdean, hurrengo lerrook be argitaratu dirala dakusat: “Uarra: Bialdu dozun Euzko Idazti Aldeko arpide agiritxua artu dogu. “Lauaxeta” egunokaz, beste zeregin batzuetan dabil, oraingo jazokunok guztion laguntzea eskatzen dabs to, Eskerrik asko eta agur. L.”

Lerroon amaieran L. irarririk agertu arren, lehenengo esaldi biak arretaz irakurri eta gertaerak gogoan izanik, dinoana osoro sinistuten dogu; eta horrezkero, “Uar” hori Lauaxetak idatzi ez ebalakoan gagoz. Ibonek idatziko eban. L. letra horrek, I. behar eukean.

Aurreko orrialdean aitatuten dan norbait hori, “Erletxue” izengoitiduno, jakin dakigu Juan Abando Urrejola jauna zone, Urkiagaren lagun haundi, eta aldi haretan Bilboko zinegotzien mordoan EAJ-koan ziran udalgizonen taldeko buru zana.

Horra be. Erletxuek, sei lerroko bore idazkunean Euzkel Idazti Alde inoan, eta horren erantzunean be, Urkiagaren dudarik bagako lerroetan “Euzkel-idazti-Alde” agiri da.

Azkena dalakoa uste dan “Uarra” horrek… “Eusko Idazti Aldeko” dino. Eta arpide bat… ez dino; Urkiagak baino zehatzago ta biribilago esanik, “arpide agiritxua” aitatzen dau. Eta hurrengo esan-modu hauxe be, arean, “Lauaxeta” egunokaz… ikertza lan esturik egin ez dogun arren, laukiztarrak erabilten ete eban?

Berba baten, “Uarra” osorik eta astiro berrirakurri, eta Lauaxetarena ez dala deritxagu.

Eta gaurkoz, amaitzeko, Gotzon Garateren eritziari ikututxua egingo geuskio. Elgoibartar honen aburuz, “Lauaxetari garbizakeriak kalte egin ziona, ukatu ezina de. Horratx haren akatsik nagusienetako bat”… Garatek, artikulu horretan “Bide Barrijak” eta “Arrats Beran” soilik arakatu ditu (“Deis”, 1981-V-31).

Bai, Lauaxetak garbizale izan guran joran lar erabili ebala asan izan da. Horraitino, haren lana literaturako eder-maila goragokoan jarri izan ez bada, zertu gura eban lana burututeko euskerea bere menpe ez eukalako izan zan; erreminteagaz egokiro baliauterik ez eban izan. Hizkera biziaren eta jatorraren jabe izan balitz, barruan erabilezan asmo, ames eta gurariak hobeto adierazo eukezan, ziur asko. Haren esaldi eta irudi batzuk, eder eta jatortzat daukaguz. Ostera, gaztetxutako erdal-berbeta bizitzaak moztu egin eutsan bere gurasoen hizkerea, eta argiro behar eban txingarra, ilintie, hautsez estaldurik lotu jakon.

Oraintxe, 50 urte inguru geroago, Jon Kortazar errimearen lan nekatsuari esker, laukiztarraren hainbat “Azalpen” barriro irakurri doguzanean, gure aburua sendotu baino ez dogu egin. Len politak laga euskuzan arren, itxaropen-lora izan genduan, eta zabalago ta ederrago bilakatu baino lehen, lapurrek ebagi eben lora guri ta heze haren txortena.

Gure adiskide izan zan olerkari gazteaz, hurrengoan baste zeozertxu esango.

Bilbon, 1984-IV-10.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak