kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Etiopia / Bernardo Atxaga / Pott, 1978

Etiopiaz Jon Kortazar / Idatz & Mintz, 1984-07

Esploradore nekatu baten antzo, estilistikaz arduratzen dan giza bakanaren zeregina, bere indarren mugetan baino harago dagoan helburu —eskifaia eroak, emakume soineko laranjatsuez eguzkitan eserita— haren bila abiatzea da.

Intuizioaz baliatuz, testuaren mudapen amaiezinaren aurrean sentiturikoa tresna metodologikoakaz azaltzea. Desbardintasuna batzea eta laukiaren borobiltasuna agertzea. Eta benetan Accab-en ametsak baino harago dagoan balea zuria dala hau!

Zelan idazten dauan B. Atxagak? Hone hemen nire balea zuria. Zerk esaten deusku testuaren atzean dagoan karatula espiluaren bertze aldean multiplikatzen dan memoria baten (eta ez beste guztien) aztarna usaintsua B. Atxagagaz aldatu zan izaeraren idaz-tankera dala?

Hauxe nahi neuke. Nire saiakeraren metro kuadratuaren mugetan, Aleph bat balitz bezala, intuizio, sentsaio eta ohiartzun eta frustrazio gorriak bildu. Jakinik, agian, saiakera honen helburua hutsa dala. Poesiaren definizio izan nahi daban saiakera guztien hilobia ondarreta zabalean galtzen dan lainoan bait datza.

Etiopiako estilorantza garoazan lehen pausua irudiaren indarra da. Edoze1n poesia sinbolistaren antzera, poemaren esanahia ez da argi esaten, deskribitzen, begi aurrean jartzen. Irudiaren metaforaren hegal azpiaz inguraturik, erregalu bat balitz, zinta eta guzti. Irudia giltza bihurtzen da. Bere bellos ez dagoalako irudiaren atrebimentuan. Irudi horregaz opatzen jakuzan sentsazio balioetan baino. Ikutuzko, ikusteko, entzuteko sentsazioetan.

“herdoilaren tristeziarekin batera ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da.”

eta irudia egin zan. Baina irudiaren metaforarekin batera aliterazioaren bitartez musika. Bokalak hor zaituet soinulari, koloreak argi itziko deuskue inpresio bat begi ninietan, ameslari.

Eta adibide honen bitartez goazen hurrengo pausua emoten. Eufonia, eta aliterazioak dira poesia honen bigarren giltza. Ez dago poesiarik, musika barik, erritmo barik. Eta musikaltasunaren pean aliterazioa eta errepetizioa ezkutatzen dira.

Baina musikaltasunak gure belarriak, gure sentsazioak lotu baldin baditu, kontrasteak lotzen dau gure jakin nahia.

Euskal erromantzeei buruz espaldi idatziriko artikulu baten ikutu neban gai hau. Kontrasteak ikaragarrizko garrantzia dauka irakurleagen, tentsio interesa sortu eta lotzen daualako.

B. Atxagarengan (ez dok asan behar “brodatzen” Bernardo, “bordatzen” dok, ikasiko al dokl) erromantzeen aztarna nabari baino nabariago bada ere, kontrasteen jokoa malle ondo definituriko bitan erabilia izan da Etiopian. Malla nagusian poemak egituratzeko bailo izango dau. Irakurri daigun:

bere memoria liburuan
sandalo lore batek seinalatzen du zubien eta lapur zahartuen orrialdea
eta on derizkiete teilatu pitzatuei ere
merkatu alboko hondakinei.

eta ohartu “Sandalo loreak” eragiten dauan fintasun eta aristokratismo oharra, zelan apurtzen dan bizitzako saztarren aurka.

Maila honetako kontrasterik handiena, agian, “Begira egin berriro masustei” izeneko poeman surkitu daikegu. Beraz Ainhoaren entzerako osotasuna “gela hutsetako etxean” ez da aurkitu. Betiko hausiko da eguzkiz eta masustaz egindako ispilu ttipia.

Bigarren mailako kontrasteak izen sintagmaren mailan gertatzen diranak ditugu. “Herdoilaren tristezia”, “esploradore nekatua” sintagmek belio deuste asan nahi dodanaren adibidetzat. Beraz, normalez, izen sintagmak zeharkako edo zuzeneko modifikatzailez lagundurik agertzen dira. Eta besteak baste, gune eta modifikatzaileen zentzuen artean biolentziazko kontrasteak sortzen dira. Espioradorea ezin izan inoíz nekatua. llusioa eta mugez haranzko heldu nahiaren sinbolo bat dogu.

Baina “besteak beste” esan dogu bai eta azaldu beharko. Argi dagoanez, ezin honelako artikulu baten izenlaguntasunak hartzen dituan matizazio guztiak azaldu. Baina “herdoilaren tristezia”ren kasuan ‘”besteak baste” hori gauza bi izan leiteke: lehenengoz esaldiak dauan pertsonifikazioa, beraz, herdoilaren zentzu, sinbolo barria. “Herdoil” hitzaren konnotazino behinenekoa, zatarkeri eta lohikeriaz lotzen dauana da. Ez da hori, ostera, sintagma honen kasua; tristeziaren bitartez, herdoila ez da bakarrik pertsonifikatu egin, bere sinbologia ere deuseztatu egin dau Bernardok. Melankoliaren kutsu edo sunda hori agertzen daualarik, herdoila Bernardoren baste pertsonai fatal bat bihurtu da: Bere destinoaren aurrean sufritu baino basterik ezin egin daikeana.

Jo daigun, bada, aurrera, hirugarren pausura, eta fatalismoa eta dramatikotasunaren itsasertzak ageri jakuz.

Fatalismoa, besterik ezina, esanahi mallan poemak mantenitzen daban kontrastea indartzeko bello izan arren ere, esan beharra dago Fatalismo hau, patu ezinbesteko hau, Etiopia-ko pertsonai guztietan agertzen dala:

“fas fatum ene lagunek
fadoa zein tristea den.”

Baina fatalismo honen izakera beste joeraz indartzen da (eta barriro kontraste argigarri hori intuizio guztion giltz). Konturatu gaitezan pertsonaion izaeraz. Gizonak arruntak ditugu bere gizatasun estupidoaz inguraturik:

“bus txofer batzu bozeolari hilaz
mintzatzen”

Eta gizakituz agertzen jakuzan animaliak, hegaztiak izaki fin eta debilak, ditugu:

“bere maitasunak errepasatzeko
hiriko kalatxoriak…
baina bere ekilibrista bihotzek”

ameslari eta delikatuak. Eurengan fatalitatearen kodainea zorrotzago eta baltzago dager.

Fatalitatea, baina, ez da pertsonarena bakarrik. Liburuaren sinbolismoari esker, geu gara izan, arearan itsaso horretan burua galdu behar dogunak. Liburuaren apelazio bideak zabalik geratu beitez.

Laugarren pausua, izen sintagmaren luzera aitatu nahi neuke, eta bide batez joera estilistiko honek lortzen dauan atenporalizazioa. Beraz, ondo fijatuz, konturatu gaitezan poesia honetan ez dagoala aditz askorik. Izen sintagmak gehiago dira, dudarik gabe. Ruperren diskoan honela aldatuta agertzen danetik hasi:

“egunen mudapen amaiezina infinitoa da”.

eta aditz laguntzailea ahaztuz, Ainhoa betirako bere uleak orrazten itzi dauan

“Ainhoa ile beilegi ispilu ttipiaz orrazten”

amaitu arte testua uneen atenporalizazioaz mintzatzen jaku. Eta atenporalizazioa lortzeko dagoan bide bakarra memoria da. Behin eta barriro, borobil eta esferikoa dana.

“bere memoria liburuan”

“Maitasunak errepasatzeko” balio deuskun memoria, gu geu garala geure buruari esateko balio deuskuna, geure buruak gure izanagaz, izenagaz batzen gaituen ver hori, horixe, bera.

Honaino, bada, Etiopiari buruzko ohar hau. Dana dala, amaiera guzti hau zarrabete zatar eta arrabita baldarrek nik baino hobeto esan daitekean gauzak dira.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak