kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kalamidadeen liburua / Joan Mari Irigoien / Elkar, 1996

Kalamidadeen liburua Unai Elorriaga / Idatz & Mintz, 1997-05

Liburu hau hartu eta lehenengo ikusten doguna eta gero nobela guztia bustitzen dauana umorea da. Denpora osoan ikusten doguz ironia-olgetak eta berba-jokoak. Bide honetatik geure historia hurbilari errepaso bat egin deutso autoreak eta, bide batez. gizarte bitxi honen ikuskera berezia ensoten dan familia berezi baten bitartez. Giro umoretsu hau ispilatzeko eta bere zenbait literatur balio adierazoteko poetaren figura aprobetxatzen dan: “…ez baitago poetei helduta bizitzerik, kalamidadez kalamidade ibili nahi ezean.” Honela, idazti honetako mamietako bat laburtzen dau. Batzutan, baina, hiperbole umoristikoa edo disparatea deitu daitekeen gauza batera heltzen da: zientzia-fikzioko pelikuletan ikusten ez diran imajinak eta egoerak sortzen dauz. llalanda be, ez daitela inor larritu, irakurtzeko liburu atsegina da eta.

Nabarmena da, bestetik, irakurlearen inplikazinoa. Dei-funtzioa sarritan erabiltzen dau aurrean daukanaren atentzinoa itxartzeko: “…baina zaude lasai, irakurle, ez estutu, argibiderik gabe ez zaitut utziko-eta, liburua zeure patrikatik horren zintzo ordaindu ondoren…”. Joera honek punturik altuena jotzen dau agertzen dan gurutzegraman: Elkarrizketa bateko azken esaldia igartzeko, irakurleak gurutzegrama bat osotu behar dau. Bestalde, komikiak eta irudiak leku guztietan agertzen dira liburuan zehar.

Beste puntu bat literatur kritikariakaz daukan lehia da: “…ez nituzke, halaber, modernitatearekin konprometitutako luma zorrotzeko kritikari jakintsuak ere ahantzi nahi…”. Badirudi aurretik datorren auzia dala. Gitxi batzuk erregulatzen dabenaren kontra azaltzen da Juan Mari Irigoien.

Amaitzeko esango dot irakurtzeko nobela atsegina dala eta hain garesti dagoan umorez eta ironia oparoz beteta dagoala. Euskera naturala dauka Irigoienek ganera, baina, aldi berean, aberatsa. Alderdi askotatik gozatzeko nobela da hau, beraz, “Zeure patrikatik horren zintzo ordaindu ondoren”, irakurle hori, ez zara damutuko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak