kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Non dago basques' harbour? / Koldo Izagirre / Susa, 1997

Erritmo ela kontraerritmo ariketa aberatsa Ritxi Lizartza / Idatz & Mintz, 1998-07

Bere azken poesia liburua da honakoa, Koldo Izagirreren azkenekoa. Eta euskal literaturan orain hogeitabost bat urte Artzek eta beste gutxi batzuek hasitako bideari heldu dio: liburuarekin batera, kasete batean hainbat poesia ematea, egilea bera rapsoda bihurtuta. Ez dira liburuko poema guztiak, bai agian pasaitarrari adierazgarrienak iruditu zaizkionak.

Neure aldetik, onartzen dut poesia isilpean irakurrita zeozer falta zaidala. Onartzon dut poesia irakurtzen entzunda, zentzu osoa hartaen diodala eta onartzen dut gozatu egiten dudala. Onartzen dut rapsodari entzunda, bere interpretazioa baino jasotzen ez dudala. Eta hala ere onartzen dut Koldo Izagirreri bere poemak entzutea gustatzen zaidala.

Badirudi Koldok irakurleari, jarraitzaile fina dela erakusteko frogak ezarri dizkiola; badirudi arrantzaleen hiztegi urruna lehen froga dela; badirudi ortotipografiari uko eginda, are gehiago zaildu nahi digula irakurraldia: badirudi hamaika hizkuntzatako aipamenak eta izenak inolako abisurik gabe jarrita arrantzale guztien hizkuntza txirrindularienaren antzekoa erabiltzen saiatzen dela: badirudi bertsoa zangalatrabez betez, poesia irakurtzean dorpeak direnak uxatu nahi dituela.

Antza denez, gizon bat portuko txikitako irudiekin abiatzen da eta arrantzaleen leku urrunenetako bidaia egiten du, espazioan eta denboran. Antza denez, erritmoa landu nahi du poetak liburu tinko eta irudiz beteriko honetan. Eta zangalatraben bidez kontraerritmoak, eta errepikanenen eta hitz jokoen bidez —esanahiarekin eta ahoskerarekin jokatuz— erritmoak. Eta batzuetan trikitiaren errepikapen teknikaz hurbiltzen zaigu.

Euskara eredua oso aberatsa da, euskalki bakar batean oinarritu gabe —ia hizkuntza bakar batean oinarritu gabe— bere eredua hainbat euskalkitatik hartutako hiztegian eta joskeran oinarritzen baita.

Besterik da bere poemen irakurraldian erabiltzen duen ahoskera-ereduaz pentsatzen duguna. Kasu bakar batean ere ez du betetzen euskarak berezkoak dituen hitzen ukipenezko aldaketa fonologikoak. Zer dela eta? Agian hizkuntza-maila goragoko batean horrelakorik ez dela egin behar pentsatzen du? Nik behintzat ez dut uste aldaketa horiek euskararen erregistroekin eta erabilera-mailekin (jasoa izan ala ez) zerikusia dutenik, contra natura egina delako hizkuntza-erabilpena. Bestela, ederra da poetari bere hitzak entzutea.

Irudiz beteriko liburua da bai, eta irudietan barna eramaten gaitu, edozein patria gurea dela erakusten digo, hamaika patria hiltzen dituela euskaldunen itsasoak. Baina irudi horien ondotik, flash-back etengabeko batzuen bidez —non ote dago oraina?— iraganaren mina, euskaldunon iraganaren aldarrikapena egin nahi duela somatzen dut.

Ederra liburua, zaila liburua, trinkoa liburua. Ederra liburua.

Eta amaieran kresal gustua geratzen da liburuaren azken orrialdea, horixka, pasatzen doten eskuetan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak