kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Txori erratuen bilera / Jose Luis Padron / Erein, 1998

Txori erratuen bilera Ixiar Rozas / Idatz & Mintz, 1999-05

Kaleratu duen euskarazko lehen poesia dugu Txori erratuen bilera, aurretik gure artean hainbat literatur sari irabazteagatik eta gazteleraz argitaratutako lanengatik ezaguna den Jose Luis Padronek. Eta zain egon ondoren, azkenean badugu legazpiarraren lanera iristeko aukera.

Esan beharra dago, poesiak eskaintzen dituen irakurketa anitzei beste bat gehitu behar zaiola poemario honen kasuan, gainontzeko beste guztiak bezain zirraragarria: Concetta Probanzaren ilustrazioak, izan ere testua eta marrazkia bat eginik datoz, osagarri dira. Ilustrazio kubisten misterioa poemak argitzen du eta, aldi berean, ilustrazioek areago eramaten dote honen konkretutasuna, ulermenaren eta irudimenaren gune izkutuenetara. Ordenak ez du axolarik, lehenengo poemak, ilustrazioak jarraian edo poemen irakurketa oso baten ostean, ilustrazioena, dudarik gabe, poesiaren zentzua aberasten dutelako. Azkenean irakurketa irudimenaren jolasa ere bilakatu daiteke. Zentzu honetan, eskertzekoa da azkenaldian argitaletxe batzuek, hauen artean azpimarratzekoa da Erein, marrazkilarien lana ezagutzera emateko egiten ad diren ahalegina, disziplina desberdinak naliastea beti delako aberasgarria bezain mugagabea.

Padroni bere burua ulergarri egiteko beharra somatzen zaio lehenengo lerrotik, egun gure poeten artean gutxitan aurkitzen den balorea, beraz, estimagarria da oso. Eta gozagarriagoa egiten du poesia, poesia bere argitasunean eta zintzotasunean. Honen ildotik, Padronek ez du hilerik mingainean idazleei dien errespetu handia aitortzeko, literatura gozamena dela, faltsukeriarik gabeko egiari heltzeko eta gizartearen kritika zorrotza egiteko. Gizartera ere begiratzen baitu Txori erratuen bilerak —XXI. mendeko izakiaren oinarriak—; eta, aldi berean, poesia onak behar duen bezala, barne sentimenduez zintzotasunez ari zaigu idazlea —Ezin buruaz beste egin maiatzean—. Hauetan, intimoagoak diren poematan berebiziko garrantzia du maitasunaren gaiak —Elkartzen garenean—, maitasunaren gazigozoa eta honen beharra amasa bera bezala: Ez begietan/ ez agur- hitzetan/ ez eskuetan/ ez gauerdian/ ez gorputzean/ ez gela bakarrean/ ez bihoizean/ ez gogoan/ ez aldamenean/ arnasan behar zaitut! (37 orr.)

Bestalde, munduaren ikuspuntu filosofikoak eta etsipenak, ongi baino hobeto egiten dute bat poeta gaztearen lanean ironia eta umore beltzarekin. Gosetua eta egarritua, burumakur eta isilik, lan egin, lan egin eta hiltzea (35.orr). Eta filosofi hau handikeririk gabe dator, xume, baina konplexurik gabea. Horrexegatik, zintzoa izanagatik, barne zalantzak eta kezkak ere badakartzate poema batzuek. Izakera zalantzatia igertzen da, beraz, idazteak barnean daramana, —Loak hartutako txori bat izan nahi nuke—, baina bitalista aldi berean, “Bizi egin nahi dut” poeman adierazten den bezala. Erantsi beharbada, konplexu eza eta zintzotasuna ez zaiola Padroni gaiari dagokionean bakarrik gertatzen, jarrera berdina du poesiarako hizkuntza aukeratzerakoan ere. Hizkuntza barne egoeraren ispilu duela aitortu izan du eta horren arabera aukeratzen du gaztelera, euskara ala galiziera —aita galiziarra du—. Eta ziur aski inongo konplexurik ez duelako, umiltasunez bete ditu liburuaren hasierako bi orrialdeak eskaintzekin.

Honekin batera, musikaltasuna eta errepikapenak —Dena galtzen da—, erraz eramaten gaitu irudiz beteriko bertsoetan barrena, erritmoarekin, eta hau horrela dela ikusteko irakurketa anitza doten poema hauek ozen errezitatzea besterik ez dago. Aipatutako gaiak eta elementu guztiek trinkotasun handia ematen diote Txori erratuen bilerari, indarra. Beharbada intertextualitatea faltan bota daiteke hasieran, musikaren antzera azpitik doan elemento hori, baina aurrera egin ahala, barrenbarrendik aritzeak eta zintzotasunak ordezkatuko dote behar hori.

Dudarik gabe, iragan urteko euskarazko poesiaren uztan, gehien hunkitu nauen poemarioa izan da Txori erratuen bilera. Txori erratuek poesiarako ezinbestekoa den bizitzara eta sentimenduetara begiratzen dakitelako.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak