kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hire magalean. 103. gelako gutunak / Rufino Iraola / Alberdania, 2001

Biribiltzea falta Ritxi Lizartza / Idatz & Mintz, 2001-10

Ideia ederra Rufinok liburu hau egiteko aukeratutakoa. Zaldiaran izeneko herri batekoak diren gizon eta emakume baten arteko gutunak. Berezitasuna, ordea, bata bestearekin maiteminduta egon ziren arren (eta gutunak idazterakoan ere hala daudela ematen du), Simona moja loan zela Medina de Riosecora, eta, gizona, Kandido izenekoa, fraide joan zela Leirera, familiak debekatutako maitasun galduaren ondorioz edo. Gutunak 1970. urtean zehar idatziak, Simonaren iloba Sheilak aurkitu zituen komentuan, haren heriotza zela eta, izebaren gauzen bila joateko deitu ziotenean. Beraz, Sheilaren sarreraren ostean, gutunak dira liburuaren mamia.

Maitasunaren ilintia sumatzen da hasieratik gutun haietan, elkar maitatze hori baila bakoitza bere itxituratik harremanetan jarraitzeko arrazoia. Maitasun hori (agian ez da sinesgarriegia halako sexu aipamenak idatziz jartzea erlijio bizitza aukeratu duten bi pertsonak), Zaldiarango bizitza, erlijio alorreko kezkak eta gertaera sozio-politikoak dira gutunen hari nagusiak. Irakurleak bi protagonisten ahotsetan ezagutuko ditu harreman debekatu horren gorabeherak.

Hainbat plano nahasten dira narrazioan, protagonistek jorratzen dituzten gaien arabera, eta oso egoki daude txertatuta barne bakarrizketa mamitsu horietan: bakoitzak bere bizilekuan ikusten duena (gaixoak zaintzerakoan sentitzen dena, gaixoen beren bizitza mingotsak, beste fraide eta mojak…), Zaldiarango oroitzapenak (maitasun tragikoaren nostalgia, zakurren sinbologia), eta abar. Azken batean, bi protagonistek bizi duten egoeraren sinbolo edo metafora dira kasu askotan.

Baina narrazio labur honek muga batzuk ditu. Hasteko, labur izateak dakarren muga badirudi askoz ere etekin handiagoa atera dakiokeela halako istorio bati, idazle handi askoren epistola-liburuen haritik edo, formatu handirakoa aukera ematen duela alegia. Gainera, erritmo aldetik ez dago ez jarraitasunik eta ez progresiorik. Eta lauegia, indargea da bakarrizketak txertatuta osatzen den elkarrizketa diferitua. Lehendabiziko gutunak idatzitako aurrenekoaren trazak ditu, baina ezertan ez da argitzen zer dela eta hasi diren elkarri gutunak idazten. Gutunen azkena ere halaLa da, ustekabean datorkiguna, batere errematerik gabea, kontatu ez zaigun eten batek edo eraginda (kontuan hartu behar da gutun horiek guztiak 1970eko hiru hilabete eskasetan idatzi zirela eta 2000. urtean hil zela Simona). Eta batek baino gehiagok espero izango du ilobaren ahotsa berriz ere agertzea, istorioa osatzea, hogeita hamar urteko isilaldi horren berri ematea… are gehiago Sheilak sarreran agintzen digunean Kandido Larbururi buruz ikertzen jarraitzeko asmoa duela…

Horrek garbi erakusten du Rufinok baduela kontaerarako erraztasunik, abila dela irakurlea bere istorioaren hariari lotzen.

Hizkerari dagokionean, ahalegin polita egin du Rufinok euskara txukun eta ederrean idazteko, esamolde txukun eta ez oso arruntak eskuarki erabiliz (horretan sumatzen da, baina, gainbehera narrazioan zehar), hizkuntza mailan hainbat proposamen eginez… Gainera hika egiten diote elkarri protagonistek, eta horrek halako hurbiltasun bat erakusten digu elkar maite duten hi gazteen artean. Horren ondoan ageri dira, ordea, hainbat gramatika eta ortografia-akats, gaur egun onartzerik ez daudenak, azken orraztuan txukundu behar zirenak.

Amaitzeko, beraz, ideia ona, baina errematea merezi mena, irakurlea gogoz uzten duena.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak