kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Uda betiko balitz / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkarlanean, 2003

Ai! Udea betiko balitz! Arantza Etxebarria / Idatz & Mintz, 2003

Ai! Udea betiko balitike!

Nork ez dau gura holangorik pasetarik? Nork ez leuke gura udea betiko luzatutea, egun luze-luzeak eta eguzkitsuak eukitea, presa barik ibiltea, beti olgetan, egunerokotasunetik urrin…

Ildalekuetako istorio freskoa ekarri deusku Mendigurenek oraingoan. Liburu dibertigarria, arma eta katigituteko modukoa da, baina ezelan be ez sinplekeriaz idatzikoa. Akori eta askori (nire edade ingurukoei bai, behintzat), orrialdeok irakurrita, gaztaroan bizi izaneko esperientziaren bat ekarriko deutso gogora eta, igual, identifikauta be sentiduko da.

Egitura aldetik be nahiko berezia eretxi deutsat liburuari. Narrazinoagaz batera, mutiko batek idatziko gutunak agertzen jakuz orrialdeotan, ahozko euskera freskoan idatzikoak bain zuzen be. Mutikoak eskutitzok aita-amei, lehengusuari, lagunari, ahizteari… aginduten deutsez, udalekuetako gorabeheren barri emoteko. Liburuak hini zati argi daukaz: mutikoak udalekuetan 12, 14 eta 16 urte daukazala bizi izanekoak. Holan ba, gutunok sano lagungarri egingo jakuz pertsonaia helduaz zelan doan ikusteko.

Narrazinoa bera orokorra da, hau da, ez dau pertsona bakarraren ganean berba egiten, ezpada talde osoak daukaz berbagai. Baina pitean-pitean datozen eskutitzak ez dira betegarri hutsak, narrazinoan argitu barik geratutakoa mutikoak gutun baten argituko deutso-eta bati edo besteari, sarritan.

Ganera, gutunotan badago beste gauza deigarri bat be: Elizegik mutikoaren garapena erakutsi deusku, alderdi biri erreparatuaz erakutsi be. Batetik, mutikoaren ortografia asko hobetuko da “edadeak” eta liburuak aurrera egiten daben neurrian: h letrea, berben arteko banaketak, puntuazinoa, ideien ordena, testuaren egiturea… Bestetik, edukiari begira be hasierako haurrari ez deutsagu bain haur eretxiko, apurka-apurka sentimendu sakonak eta ideia abstraktu eta koherenteagoak azalduko dauz eta. 16 urte daukazanerako pertsona heldua da eta arreta ez dau umekeriatan ipinten, gauza ganorazkoagoetan baino: amodioa, politikea, barruko mundua, itaunei erantzun ezina…

Aitorpenak egiteko ordua da. Liburudenda erraldoi baten erosi neban liburua: beste liburu batzuen arteko borroka gogorretik garaile urten eban honako honek. Liburudenda horretan, ba, apalak liburuz beteta neukazan eta nik ume-goseak-hilaren antzera begiratzen neutsen guztiei: hau hartu, bestea itxi… Baina azkenean, atzealdean begiratu eta argumentuaren esku itxi neban ebatzia. Ez dago esan beharrik ein egin jatan erakargarrien.

Eskuartean daukagun liburu honen atzealdeko azalpenak liburuan poza nagusi dala dinosku, nahizta beste sentimentu batzuk be agertu. Dana dala, liburu honek, gogoetakaz batera, nostalgia-sentimentu moduko bat be eme deust barman, Joan jakuzan urteen mina: gura eta ezina, denporea gelditu ezina. Baina orain bizi dodan sasoia be pozgarria dala pentsauta altxau dot huma, joanak joan direalako. Elizegik berek be antzeko zeozer onartu dau liburuko azken orrialdeetan: “Haurtzaroa poza ron erresuma izendatzea

Gizakien Hutoriar edo Historiaurrean Urrezko Am bat izan zela sineotea bezalakoa da: Harrezkero dena litzateke endekatze eta galera,

Okerretik okerrera igarotze ezinbesteko but.”

Sasoi bakotxari berea, eta, noizean behin, bizitakoari gorazarrea.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak