« Gazte indarraz, gasolinazko poemak | Abereen mundua »
Letrak Kalekantoitik / Anjel Lertxundi / Alberdania, 1996
Esapideen harrobietan barna Jerardo Elortza / Hegats, 1997-12
Espresiobide modernoa gauzatu guran, urte askoan diharduen ahalegin serioan, makina bat irakurraldi burutu duela igartzen zaio Anjel Lertxundiri. Gainera, liburu honek frogatzen digunez, arreta handiz egindako irakurketak ditugu. Zenbat azpimarratze, ohar edo iruzkin egin behar izan ote du horrenbesterainoko materiala pilatzeko! Hein batean, gure ahozko nahiz idatzizko literaturaren hautaketa bitxi eta jakingarria eskaintzen digula esan daiteke. Inazio Mujikak hitzaurrean esaten duen legez, berba eta esapide guztiek daukate euren aurkia, ifrentzua eta kantoia, hots, txanponen antzera, aurreko, atzeko eta ertzeko alderdia. Lan honekin hitz eta esamoldeen alde ezkutuak bistaratu nahian aritu zaigu Andu, testuiguruak zehazten, jatorriak ezagutarazten, esangurak argitzen.
Alfabetoaren arabera sailkatutako izenburuz bereizirik, neurri eta hedadura desberdineko idazgaiek osatzen dute liburua: Hiruzpalau lerro soilik izaten dira batzuetan; dozenatik gora sarritan; lauzpabost orrialde ere bai inoiz. Ia konturatzeke, iraizean eginiko komentario laburretik sakonago garatutako gaira pasarazten gaitu egileak. Literaturak aitzakia ematen ez dionean, bertsolaritzak eskuratzen dio hizpidea, edota historia, etnografia, erlijio edo paremiologiak. Beraz, sasoi eta eremu zabaletako iturrietatik datorkio idazteko isuria Orion jaiotako zarauztar honi.
Hartarako, Euskal Herriko nahiz atzerriko idazle askoren harrobiak ustiatu ditu Lertxundik; baita Cerquand, Salaberri, Azkue, Donostia, Barandiaran, Barbier, Lekuona eta besteren bildumalanak ere. Testu horietan xurgatuz, atsotitz zaharrak, esapide kuriosoak, ahapaldi deigarriak, hitz-joko politak aukeratu dizkigu, gehienetan euroi buruzko argibide aberasgarriak ematen dizkigularik. Igarkizunak, herrietako letaniak, gaitzizenak, pertsonifikazioak eta beste hainbat baliabide erabiltzen ditu, maiz galzorian dauden hizkuntz-oparotasunak azpimarratzeko.
Arakatutako irakur-saila zenbaterainokoa den ikus dezazuen, lagin gisa eta han-hemenka jasota, liburuan agertzen diren idazle, biltzaile, ikerlari eta bertsolari batzuen izenak aipatuko dizkizuet:
Euskal idazleen artean: B. Etxepare, J. Etxeberri Ziburukoa, P. Axular, S. Pouvreau, A. Oihenart, J. Tartas, P. Urte, M. Larramendi, A. Kardaberaz, B. Larregi, J. A. Ubillos, J. A. Mogel, P. A. Añibarro, J. B. Agirre Asteasukoa, J. I. Iztueta, J. Duvoisin, J. B. Arxu, F. Laphitz, J. B. Elizanburu, G. Adema, “Zaldubi”, F. Arrese-Beitia, M. Soroa, A. Apaolaza, J. Hiriart-Urruti, D. Agirre, E. Arrese, “Kirikiño”, J. Barbier, “Jautarkol”, “Orixe”, “Lizardi “, “Lauaxeta”, J. A. Irazusta, N. Etxaniz, A. Zubikarai, J. Etxaide, J. Mirande, G. Aresti, M. Zarate, X. Lete, B. Atxaga, A. Eguzkitza, J. Sarrionandia, K. Izagirre, J. Garzia, E. Jimenez, A. Epaltza e. a.
Bertoko zein kanpoko euskalari eta ikerleen arloan: E. Garibai, B. Etxabe, L. Isasti, P. P. Astarloa, A. Xaho, F. Michel, L. L. Bonaparte, W. Webster, F. Navarro Villoslada, E. Arriaga, E. Dodgson, J. Vinson, J. Jaurgain, A. Kanpion, R. Mª Azkue, S. Arana-Goiri, J. Urkijo, J. A. Donostia, K. Eleizalde, P. Lhande, N. G. H. Deen, N. H. Holmer, T. Etxebarria, J. M. Barandiaran, J. Garate, P. Lafitte, J. Mª Iribarren, S. Onaindia, F. Idoate, K. Izagirre, J. Caro Baroja, L. Villasante, L. Mitxelena, J. San Martin, A. Zabala, Tx. Peillen, J. M. Satrustegi, A. Arejita, P. Urkizu e. a.
Mundu-literaturako idazleen multzotik: L. Apuleio, M. T. Zizeron, G. Boccaccio, J. Manrique, F. Rabelais, W. Shakespeare, Sor Juana Inés de la Cruz (aurreko sailean sartzeko modukoa ere izan arren), J. eta W. Grimm, A. Dumas, G. Sand, T. Gautier, P. Verlain, H. Melville, B. Pérez Galdos, G. B. Shaw, K. Kavafis, G. García Márquez, M. Kundera e. a.
Bertsolariei dagokienez ere hona izen batzuk: P. Topet Etxahun, “Pastor Izuela”, Jose Mª Iparragirre, “Xenpelar”, “Muxarro “, “Bilintx”, “Pello Errota”, Pello Mª Otaño, “Txirrita”, “Xalbador ” e. a.
Anjel Lertxundik amaieran aitortzen duenez, berea moldatu ahal izateko, lau liburu hartu ditu, batez ere, eredutzat: Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa, José Mª Iribarrenen El porqué de los dichos, Claude Duneton-en La puce à l’oreille eta Néstor Luján-en Cuento de cuentos. Dena den, obrak daukan alfabeto-egiturarengatik edozein orrialdetatik hel dakioke irakurketari.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera