kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Joan zaretenean / Jokin Muñoz / Alberdania, 1997

Aitaren etxeko atarian Aingeru Epaltza / Nabarra, 2001-12

Madrilgo bere etxean dago Alvaro, telebistan eskaintzen ari zaizkion irudi lazgarriei begira: lehergailu batek eztanda egin eta sarraskia eragin du bere bizilekutik hurbil. Gau horretan berean, bisita izanen du: nor eta Mikel, bere haur eta gaztetako lagun mina, aspaldi handitik ikusi gabea. Etxeko atalasean agertu orduko, Alvarok badaki Mikel dela arratsalde horretan berean barrenak irauli dizkion ekintzaren egilea. Hala ere, ostatu eta aterpe emanen dio etorri berriari. Erabaki horrek denbora eta adiskide joanei irekiko dizkie ateak Alvaroren gogoan, hamabi urtez denak ahanztera saiatu ondotik.

Iraganarekiko kontu-garbitze bat da, oroz gain, Jokin Muñoz castejondarraren “Joan zaretenean” nobela bikaina. Protagonistaren iraganarekikoa, eta belaunaldi batekikoa ere bai, horrela mintzatzea zilegi bada. Liburuko pertsonaiak beren izen-deiturekin agertuta ere, nobelaren multzo-izaera da irakurleari nabarmen gelditzen zaion lehenbiziko ezaugarrietarik; narratzailea bera nika eta guka dabil balantzaka, patu pertsonala eta kolektiboa bereizi nahirik eta —maiz— ezinik.

Gutarteko zenbait girotan “heroikotzat” hartzen diren urteei Muñozek ez die begirada samurrik eskaintzen. Ideal batzuen zerbitzuan egindako ahalegina alfer lana zaio Alvarori: “Denbora —bizitza— galdu izanaren damuak eraso egiten dit atzera berriz, eta gogora etortzen zaizkit, etsipenez, orainari heldu gabe biharra eraikitzen galdu ditugun ordu guztiak”, dio pasarte batean. Halako leku batean eta halako garai batean sortu izana ez da benedikazioa, madarikazioa baizik, euskaldunaren adur tristea: “Aitaren Etxeari lotuta geratzen gara kate sendo batez, ihes egin ezinean. Badakizu? Katea ez da eten, esaten da gurean, zaharren baloreek gazteen artean iraupen ziurra dutenean, eta horrela, kate horren girgilua lepo buelta jarrita, iraunarazten digute arbasoen etxeko atarian, zelatari”.

Guztia, politikoki ez zuzenegia euskal irakurle estandarrarendako. Bistan dena, inork ez du famatu lan hau, larruz eta barruz ederra eta alde guztietatik gomendagarria izan arren. Hemen, hedabideen erakusleihora maiz agertzen dena bakarrik alden daiteke saldotik, ordain garestiegia pagatu gabe.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak