kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Geroko bizitza / J. Ibargutxi / Bilbo, 1954

Geroko bizitza A. / Euzko Gogoa, 1954-05

Benetako poz dardaraz iaso dugu esku-artean, Ibargutxi iaunaren liburu berri au. Nork ez du Ibargutxi idazle bikaiña, batez ere Bizkai-aldean, ezagutzen? Ezin aantzizko “Jaungoiko Zale” bazkun artan, amaikatxo lan egin zun Ibargutxi’k, uzkurtzaren alde euskeraren bitartez. Iaunari eskerrak, orduko apaiz euskalzale ta arduratsuak, oraindik ere or daude, eta bear baiño illunaldi luzezago onen ostean, berriro datozkigu euskal-zelaira, len bezin txairo, len bezin gartsu, len bezin txukun. Gogo kementsuenak beren kabian itotzako aski izan ditugun garai auetan, ez dute oraindik antixiñako kemenik galdu, ez orixe. Aien euskal-gogoen zaletasun bizia, ez da oraindik il Iaunari eskerrak.

Izizgai dugun liburu au, berri-berria duzu irakurle. “Aspaldi erdi eginda neban lantxo au eskintzen dautzut gaur“, dio bere egilleak. Bañan orain arte ezin izan du argitaratu, euskerarentzako bide guztiak ertsirik, arri larriz Axirik zeudelako. “Geroko Bizitza”, izenak berak dionez, illondoko bizitzari dagozkionak iraultzen ditu Ibargutxi apaiz agurgarriak, sakon ta errez. Ogeita amalau ataletan berezia datorkigu, bata baiño bestea ernegarriagoak. Aurrenekoan, bakoitzak gere barnean daramagun zorion irritsa, aztertzen du. Urrengoan, “egi, on, eder”, deritzaion ataltxoan, giza-zorionaren muga diran zerok azaltzeh dizkigu. Nun ordea billatu egi, on eta eder utsa? Zeruan eta Iainkoagan. Era ortara kine-mintz batean bezela geroko bizitzako gorabera guztiak aurkezten dizkigu apaiz argi ta idazle bikaiñ onek. Ba dukete kristau zintzoak gogoak nun ase, liburu eder ontan.

Lenengo ta bein, dio idazleak, ene anai agurgarri eleizgizonentzako da bai bakoitzaren onerako, bai egi mardulok eleiztarrai sarritxo gogora ekarteko“. Ain daude ederki antolatuak, elizgizonak ezezen, eleiztarrak ere, nekez arkitu al izango dute gauza obeagorik iñungo erderaz ere. Euskera errex, ugari ta garbienean idatzita datozkigu aipatu egi mardulok, Ibargutxi’k darabillen euskera antzetsuz apainduak.

Ez al da apaiz argi onen azken liburua izango. Bilbao’r, sortu berri dan “Uzkurtz-irakurgayak” deritzar bazkunak, Ibargutxi bezelako langille kartsuekin euskal lan goragarriena egin al itango du, euskaldun gogoak zeruratzeko. Bai enetxoak, gu ere zerurako egiñak gera, zeruan euskeraren bitartez sartzeko. Orain arte, askotxok uste zuzen -zoritxarrez oraindik ere uste dute- gure izkera ez dala zeruan sartzeko bearrezkoa, eta eliz askotan, batez ere gure Bizkai ederrean, erderaz banatzen ari zaizkigu Iainkoaren irakatsiak. Uzkurtz-irakurgaietako apaiz kementsuek, okerbideok zuzenduko al ditute, euren apaizkideen artean. Berriz ere gure poz aundia erakutsi nai diogu Ibargutxi iaunari, eman digun liburu zoragarri onen ordain, eta bide batez, bere apaiz lagunei ere bai.

Liburu au erosi nai lukena, zuzendu bedi urrengo zuzenbidera: Zabalbide, 96, 1 – Bilbao. Beste Euskalerriko idaztitegietan ere salgai arkituko du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak