kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Jesus / Juan Baxurko / Arantzazuko Argitaldaria, 1954

Jesus A. / Euzko Gogoa, 1954-09

Ona emen, Baxurko’k eskeintzen digun poema xarmagarria. Are atsegiñago gertatu zait liburutxo onexen irakurpena egillearen eskein-itzez iantzita zetorkidalako, Milesker, Baxurko adiskide!

Orain-lendik ere ezaguna nizun Baxurko, arpegiz ez noski, irakurriz baizik; baita entzutez ere. Oraintxe datozkit burura, lau urte lenago Belok’en, Aita Mitxelenak esan zizkidanak, Baxurko’k neurtitzez gerturik zedukan Iesu’ren bizitzari buruz: gauz atsegin, txukun ta ederragorik etzula iñoiz irakurri, alegia; poema hura, orduan illunpean, nai ta nai ez argitara bear zala eta abar. Arrezkero iakinmiñez gelditu nintzan, liburutxo au noiz irakurriko zai. Orra nundik, neri ere etorri zait egokiera ori. Eskuartean iaso-ala, asieratik amenera etetzeke irakurri nun, naizta besterik aolkatu Lekuona iaunak bere itzaurrean.

Zazpi kantutan bereizi digu Baxurko’k bere liburutxoa: Jaiotz-aurrekoan, aiduru zeuden igarleenak-eta ematen dizkigu; gero, Jaiotza ta aur-bizitza, ondoren Gizon-bizitza, Erriz-erri, Aste Santua, Berpiztea ta AzkenAgurra, urrenka. Orra poematxoaren zazpi saillak ezin obeki arildu ta taiutuak. Zurgin trebeari dagokion antzez landu digu olerkari iatorrak poema eder au.

Bertsolarien gisa egiña izan arren, badu poema onek olerkari goitarraren ixuria ere. Gaiñera xalotasuna, argitasuna eta maitasun-gantzua. Aipatu iru doaiok, beste ezeri baiño egokiago ez ote datozkio Iesu’ren bizitza bati? Zer besterik izan ote zan Gure Iaunaren munduko egotaldia? Iakiña, euskal bertsorik geienak bezela, Baxurko’renak ere kantatzekoak dira, eta, musikaz iantzita, eztitan irakurri eta entzungo ditute gure euskaldun maiteak.

Arriturik nengon nola Irun’en orren euskal-poema ederrik sortu zitekean; baietz, irundarra zala Baxurko ekiten zidan nere adiskide batek. Nola diteke ori, erantzuten nion, zuen Irun ori euskal-erri ezpaita?

“Jaizkibel-pean jaio nintzan ni
Ondarribi’ko lurrean,
leku alai ta osasuntsuan
zelai eder zabalean.
An igaro nun gazte denbora
gizondu nintzan artean,
eta geroztik emen bizi naiz
gure Uranzu maitean”.

Beraz, argi dago Erramun: irundarrok Baxurko, Ondarribi’k egin eskuerakutsi, erregalu, bikain bat duzute. Ondarribi’n bai, an izan dira olerkari iatorrak, oraindik ere badira. Urantzutarrok ere saiatuko al zerate darabilzuten erdera ori Aduanako kutxetan ondo sartuta Madrillera len-bai-len, bialtzen. Bestela ez duzute iñoiz ere euskal olerkaririk izango; kokoek iango zaitute.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak