kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bidalien egiñak / Jokin Zaitegi / Itxaropena, 1955

Bidalien egiñak I'tar A / Euzko Gogoa, 1955-01

Aspaldi eman nun liburu bikaiñ onen berri aldizkari ontan (ikus 5-8’gn. z. 1954). Ez ziran nolanaikoak ordun ialki nitunak, ala ere labur gelditu nintzala dirudit, ain baita garaia Zaitegi abaren lan sakon eta ederra. Nai lukenak, beraz, an irakur ditzake ordun idatziak, gaur ere bereberean dirautenak.

Egun agerpenaren berri ematera natorkizue soilki. Bidalien Egiñak egun argia urratu dutela, eta apainki urratu ere. Irarleak ere txintxo ibilli dira; oso irar-uts gutxi ateman ditugu orrialde bateak barna. Ez-oitua gure irarkoletan, gure artze baldin badute oraingo Euskalerriko irarkola erdel-iarioek. Ar beza “Itxaropenak” agur bero bat ain txukunki liburu mardul au moldatu dulako.

Apaizak ez-ezen erri gizonek ere atsegiñez irakurriko dute Zaitegi’ren liburu eder au. Ona emen erri-gizon batek Euskalerritik idazten diona: “Bidalien Egiñak” irakurtu dut, gosez artzen zaio irakurtu guzian. Bejon daizula.” Neri ere beste ainbeste gertatu zait. Len ere ondo irakurrita neukan idazti au, eta orain, irarrita gero, berrien-berri oso-osorik irentsi dut bat ere arterik artzeke. Ain dira zirikagarriak izan ere darabilzkin gaiak.

Erosi, bada, irakurle, ta irakurri. Etzaizu damutuko. Zere burua iakintzaz ta euskeraz erabat aberasteko ez duzu bide egokiagorik arkituko. An dituzu gure izkeraren urre-zar puxka ederrenak iakintzazko gogai sakonenak apaintzen. Bidenabar zorionak upelka gure Zuzendariari orren monumentu bikaiña euskerari eraiki diolako, euskaldunok ere beinbetiko ikasi dezagun gure izkera aintzat artzen.

Euskalerriko liburutegi guztietan arkituko duzute salgai 50 laurlekotan. Erosi lenbait len.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak