kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Biotz-begietan / Xabier Lizardi / Itxaropena, 1956

Biotz-begietan olerkiak U. / Euzko Gogoa, 1956-05

“Lizardi”-zaleok ezteietan gaude, aren olerki zoragarriak berriz ta berriz irakurri ta miazta baititzakegu, bigarren argitarapen oni esker. Olerkiok euskal-olerkari eder-bera ta erritarrik iakintsu ta bikainenak beti ere zenbateraino iaso ta zein goian euki dituzten ez da esaten errez. Gatozen, ordea, bigarren argitarapen oni buruz mintzatzera; Labayen’ek bigarren argitarapen oni buruz auxe dio bere oarrean: “Lizardi zanaren adiskide batzuek bigarren edizio au gertu dugu. Ta ez nolanaikoa; gaingaineko, apain eta bikain, pitxi bati dagokion bezelakoa“. Ta ala da, izan ere, oraingo azalari ta edergarriei gagozkiela.

Alare, zenbait oarkizun ezarri nai, nituke bigarren argitarapen oni buruz. Aurreneko argitarapenetik lau puska kendu omen dituzte, Labayen’ek dionez: “Yaun errukiorra”, “Aldakeri”, “Izotz ondoko iguzki” ta “Gure mintzo” olerkiak alegia. Ez da makala, benetan. Nere ustez, azkenengo iru olerkiok urre uts-utsezko puskak dituzute, ta ez zenituten kendu bear, inola ere. Ederrari gagozkiola, iru olerkiok ez diete zorrik Lizardi’ren beste olerkioi. Bestalde, “Arrats-Gorri” eta “Etxeko kea” eman dituzte Umezurtz olerkietatik artuta. Ageri danez, ez da bigarren argitarapen utsa, kendu ta geitu nai dutenez egin baitute oraingo argitarazleek. Nere ustez, ez da ori bide, olerkari zanaren baimenik bage egitea.

Geigarri zurrian, beste oiek geitu bear zituzten, “Biotz-Begietan” olerkiei buruz emandako iritziak, alegia, olerkari zanak txukun txukun gordeta utzi baitzitun: “Orixe”k berak orduko egunerokoetan idatzi zitun iritziak, bere aurritza naikoa ez zala uste baitzun, antza, Iauregi’rena, “Zarralde”renal Etxegarai’rena, Lauaxeta’renak, Artetxe’rena, Olaburu’rena, Aitzol’ena, Zubimendi’rena, ta abar. Emeteri Arrese’k egin zion txartela ere oso iakingarri genukean, eta alde batera utzi dute oraingo argitarazleek. Lizardi zanak “Biotz-Begietan” argitara-ala, txartel zoragarri auxe iaso zun:

A D. Jose M. Aguirre

Poeta vasco

TOLOSA.

ori zuzenbide bezala, ta bestekaldean auxe zion Arrese adiskideak:

“Agur, Joxe Mari

Aberri-baratzako lorapilik ederrena “Biotz-Begietan” osatu dezun orri: olerki-txorta xamur, naro ta bikaina.

Nere gogo-mitxirrikak or luzaro miztuko du, or izain bere gozartze geldi.

Biotzetiko laztan bat esker-oneko naizen adiskide

Emeteri’k”.

Olerkari batek beste bateri goratzarre oberik ezin opa. Garai artakoen iritzietatik zenbait puska artu ba’zenituzten, sarrera ederrena izan zezaketen oraingo irakurleek. Alare, eder-lanetan buru ainbat aburu gerta oi bait-da, ez da arritzekorik oraingo argitarazleen iardunbide au.

Erabat esateko, “Biotz-Begietan” bigarren argitarapen onen azala ta edergarriak aintzat ditut, noski: Lizardi beraren olerkiak eun bidar aintzatago, aldizkari ontan agertu izan dugunez.

Guk gaztetan irakurri genun gogoz ta egarriz irakurriko al dute oraingo euskaldunek liburu eder au.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak