« Argi bide txikia | Leturiaren egunkari ezkutua »
Otoia / I.Ibargutxi / Ediciones Religiosas, 1955
Otoia Kerexeta / Euzko Gogoa, 1957-03
Zorion aundiz gagoz euskaldunok Ibargutxi jaunaren “Otoia” izeneko idazti barri onegaz.
Ibargutxi’tar Ion Gurutz jauna ezaguna da euskal-irakurleen artean, uzkurtz-gaietan diarduen artean batez bere. Lenengo maillan agertzen da beti. Beste arazo onuranaiagoak alde batera baztertuta, bere izkuntza maitagarriaren zabalkundea egitera beartu zan. Erriaren izkuntzan itz egiteko arduratan dabiltzan abadeak -sortzezko lege bat betetako arduratan-, iturburu agortu eziña idoro eben aren idaztietan. Sakona oldozkaietan, argia esaeran, beti izan zan erlejiño-idazleen eredu. “Jaungoikoa’ren Legeko Aginduak”, “Eliza Amaren Ikurtonak” eta “Geroko bizitza”, euren eliz-itzaldietan onura baliotsua atara nai daben abade guztiek erabilli bear leukezan idaztiak dira. Gure erlejiñoaren siniskaien barrenera sartu nai daben beste guztientzako bere, ezin-obeak.
Aipatutako idazti onein gaiñera, “Otoia” emon dausku, iaungoiko-zaletasun-gaietan sekulako trebetasuna erakusten dauskun liburua. Otoiari buruz dagokiona azaltxen dausku idaztiaren ogei atzalbururuetan: Otoia zer dan, Aozko ta gogozko otoia, Otoi bearra, Nortzui eskatu, Andra Maria’ri, Aingeruai ta Deunai otoia.
IDAZKERA.- Bizkaieraz dago, txaloz artzen dogun eraz, noizean bein bakarrik ikusten doguz azken-aldiotan bizkaieraz egindako idaztiak-eta. (Bizkaia ez dago “Gipuzkera osotu”-rako gertatuta, ezta urrundik bere: al bere ez; beraz, egoki bere ez; egungo egunean, biziaz naiko). Euskera bikaiña ta erraza; ondo aztertu dauz egilleak gramatika-arauak eta beste gramatikalarien eritziak; aurretiko beste idaztiak baiño errazago irakurri ta ulertzen da; (itz ulergaitzak, berriz, euren biurpena dakarre orrialdeen bekaldean, zorionez).
Ibargutxi jauna maisutzat artu daikee uzkurtz-irakurleek. Orraitiño, lau begik bik baiño obeto ikusi daikeenez, gramatika-akatz batzuk-edo ezarriko dautsadaz, agiri-agirian dagoz-eta. Esate baterako: -kin atzizkia (sufijo) txarto erabillia (ikus Azkue’ ren “Gipuzkera osotua”, 81 orr.): onoimenekin (15), otoiekin (17), erriekin (164), ez da emen soziatibo atzizkia, instrumental baiño; ondo erabillia, berriz, beste toki batzuetan, soziatiko da-ta: alkarrekin (16), biekin 161), guztiekin batera (164). Solezismo orretan, gipuzkoarrak dira nagusi.- Datibo plural -ei egiten dau beti, -ai egin bearrean (ikus Azkue, Morfologia Vasca, 328 orr.) kardenalei (165), sinestunei (165), dabenei (166, 167), errosarioei (166), ospatsuenei (144), dagozenei (154), eleiz-gizonei (168) t.a. Pleonasmoak (Az., M.V., 374 orr.): daitezantzat (145, 164), dagizantzat (183), dagizuzantzat (145), ezkeroz (152, 164): tzat eta azken-z orreik alperrik dagoz. Adizki sintetiko gutxitan erabilten diranak edo iñoiz bere ez: dakuskegu (14), dakusku (152), dakuse (158). dakuskuz (5), esangotzuet (163) = esango dautzuet’en laburpena, sintetiko bere ez.
-ki atzizkia aditzetan ez da erabilten gure artean, ta gaiñera, -(r)ik’en metatesis da (Azk. M.V. 235 eta 333 orr.): izaki (146, 154, 159) = izanik; ikusiki (164) = ikusirik. Aditz-aldi batzuk “o” izkiaz amaitu daitazenean eta alkarki bat (elemento conjuntivo) ezarri “o” izkia “a” biurtzen da (Azk. M.V., 560 orr.): dautsozalako (144), dautsoz (154), neutson (18, eutson (142), gaukozuz (16′) = dautsazalako, dautsoz, eta abar, latzuz (17), iatala (46) ta a., “y”‘z idazten dira, daben baino izkin (silaba) geiagoz geratzen dira bestela-ta: “ia” ez da diptongo, ta, beraz, “iatzuz” itzak iru izkin izango leukez ta lau “iatala” itzak, eta ez da onela; beraz, yatzuz, yatala, yakon, yat… Ez da “Eleiz” (Eliza’ren itz aldatua) jatorrizko itza: Eliza baiño; “eliz” biurtzen da beste itz edo atzizki bataz itz bakarra egin dadinean: elizpe, elizkeriak, elizkizun, elizgizon, elizburu edo elizpuru; beraz, Eliza Ama, eliza aundia (bere “a” ez da mugitz edo artikulua emen). “Pekatarion alde” (156), ondo, ta ez “pekatarioen alde“, Bilbo-Elizbarrutiko Kristiñau-Ikasbideak (1953’gn. urtekoak) 1’go. mailan, 13 orr.) dakarrenez. (Latiñezko “ora pro nobis” azaltzean, auxe diño Azkue jaunak bere “Gipuzkera Osotua”‘n, 80-81 orr.: “En los dos catecismos oficiales de nuestra Diócesis, tanto el bizkaino como el guipuzcoano, se dice, y con mucho acierto “gu pekatorion alde“. Baiña oker dago Azkue emen 1934-urtea zan, Gazteiz’ko Elizbarrutia, ta urte aretan argitaratu ebenean bere, “pekatarioen” dator -bizkaieraz beintzat-, ez “pekatarion”. (Ikus 4’gn Argitalbena, 1934’gn urtean, 44. orr.). Geiago: Gazteiz’ko “Secretariado Catequistico”‘k bere, 1949-urteko argitaraldian, 7’gn. orr., bardin: “pekatarioen” dakar. Ordua da uts ori zuzendu dagien). “Pekatarioen”, Bizkai’ko erri baten bakarrik, Estabillo’n, esaten dabe antza, Erizkizundi Irukoitzean ikusten danez (“Euskera”, 1926, 46 orr.).
Parka daistazala lbargutxi jaunak nire oarkizun oneik; ez dira, baiña, zirikatzeko asmoz esanak, biotz onez baiño. Ar dagiala, bada, “Otoia”‘ren egilleak, guztion eskarrona, zorionez beteriko eskarrona, ta beste onenbeste Bilbo’ko “Uzkurtz-Irakurgaiak”‘ekoa.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera