« Sopokel’en Antzerkiak | Xenpelar »
XX. Mendeko Nafarroako Euskal Idazlariak / Aingeru Irigaray / Principe de Viana, 1958
“XX’garren mendeko Nafarroako euskal-idazlariak” Zeleta / Euzko Gogoa, 1958-05
Uste ez-genduan euskerazko idazti berri bat badegu oraintxe, gure idaztegietarako, “XX’garren mendeko nafarroako euskal-idazlariak” izenaz bataiaturik, Iruña’ko Instítuto “Principe de Viana” dalakoak Napar-aldundia’ren babesean argitara eman duana.
Aldi ontan euskerazko idazti-berriak maizki eskuratzen oituak geundenez, beste berri baten argital-iragarpenak, etzigun alañako adipenik ematen, olako albistak beti atsegiñez jaso oi ditugun arren; baña oraingo liburu berri onen iragarpenak, bai, oraingo onen argital-iragarpenak egundoko biotz-zirarrarik gozoena egin digu, nundik eta nolakoa datorkigun jakitze utsak bakarrik. Naparreraz bait-datorkigu, eta Naparroa’tik!
Izan ere, aldi-illunpetu ontan, nork uste izan beartzun Iruña’tik sortu bear zitzaigula olako argi-une uste-eztakorik? Baña, ala gertatu da, eta benetan poztu gaitu jazolkun-itxaropentsu onek.
Liburuaren idazburua irakurri utsaz, nekez antz-emango dio, irakugeak, zertaz datorkigun naparrerazko idazti berri au. Ezbaita, aurrenez iruditu litzakigun oitakoa, Naparroa’ko euskal idazlien bitelesti edo biographia alegia; gizaldi ontan napartar bi euskal-idazle ospetsuk -“Manezaundi” eta “Larreko”-k- aldi bateko euskal-izparringietan argitara eman zituzten idazlan berezi ta irakurgarri batzuen bilduma txukun bat baizik.
Euskal-idazlan berezi batzuen bilduma txukun bat, esan degu dala liburu berri au, eta alaxe dezu, izan ere, irakurlea txukunagorik ezindakoa geitu genezakiogularik, idazkai bakoitzaren barrenean dakarzkin itz-berri gabeko euskera garbi-errikoi bitarteko arauz tajuturiko iztegi-eraztu antzeko oarpen-irakasgarriengatik.
Taju ontako irakurgaiak antolatzen leen-maixu degun Irigarai’tar Aingeru, napartar euskaltzain goretsia, degu, eruapen eta arreta aundiaz 29 idazkai edo artikulu “Manezaundi”-renak eta 9 “Larreko”-renak bildu, banatu, osotu eta txukun-txukun jarririk, liburu lilluratsu ontan argitara eman dituana. Oraindik irakurri-berri degu “Euskaltzaindia”-ren babesean Irigarai jaunak oraiñago argitara eman zuan 40 ipuidun “Euskalerreiko ipuinak ” deritzan idazti eder-ederra ere, eta liburu onen antzera, beste oraingo berri au ere, atsegin aundiz erosi eta irakurria izango dalakoan gaude euskera egitan maite duten euskaldun zintzoen artean.
Ongi merezi du, Irigarai jaunak bigarren aldiz egin digun euskal-lan txalogarriak. Zorionak, Aingeru.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera