kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Arranegi / Eusebio Erkiaga / Itxaropena, 1958

Arranegi Etxeberria'tar P. / Euzko Gogoa, 1958-03

Aurten lenbizikoz eskutara etorri zaigun euskal-idaztia. Ez al da lenbizikoa izango!

Ainbat bider entzutez iya asperrturik norbait ba’legoke ere, beste bein auxe esateaz iñor goganbearrtuko zaidanik ez baitdut uste, Erkiaga ez dugu geron izkuntza txokoan yagoteko egokia dan altxortzat daukana. Lan polita argitara eman digu. Arranegi eleberri txairoa, alegia. Lekeitio’ko uri-zatirik atsegintsuenaren izenez, euskaldun guzien artean durundi ozena eta pozgarria zabaldu zaigu. Idazle yayoak gorasarre maitati bat ederki irabazi digu.

Egun auetako ibilkerak txito errextu zaizkigularik, gure Euskalerria batetik bestera aixa zearkatu genezake, ontan aldi aundirik eman gabe, gañera. Alabañan, iraizeko antxintxiketa batek, bein ere ez digu erakutsiko Erkiaga’k Lekeitio’z eman izan digun eta damaigun orokar begiratze bat.

Agirre ondarrutarrak Kresala’n ipiñi zizkigunak, eta Barrensoro’k Uztaro’n arintxo aipatuak, itxasaldeko bizitza ikasteko ez dira geyegi. Ostera, gizaro bakoitzak bere izakera berexia du; kezkak eta intziriak ere aldian aldikoak oi ditugu; eta, borborrean daudelarik garbi idatziz yaso ezik, geure oituraederren ainbat zertxo betiko galdu litezke. Tamalez, asko galdu dirala dakusgu.

Orra, bada: Erkiaga’k bere yayoterriko berriak erakutsi dizkigu. Euskera egokian, oi dunez. Ez batetxo baldar. Bai txukun eta yakingarri. Asieran alakoxe zirrararik sortzen ez ba’du, irakurriaz atsegintsuago egiten da; eta, irakurleak asmatu ez lezaken alakoxe korapilotxoa ere asmatu dio. Ain xamurki ene!! Ezin esan al izango du iñork irakurtzen asi orduko, tantean izan ditzazken gora-beratxoak igarri litezkela.

Alakoren batek, gizon osoa erabat iñarrosi lezaken irakurgaia opa dizu. Gaurko gure idazlea ez da orrelakoentzat ari izan. Ez bear ere. Guzitatik aukera izatea ez degu kalte izango; bañan Arranegi bezelako irrakurgai xaloak onuratsu dira oro.

Zorionak idazle apalari; eta, geyagorako ere gai dala bai bait-dakigu, berorrek idatzitako beste baten zai gaude berriro.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak