« Konspiratzaileak | Hauts zaharrak noizbehinka harrotu behar »
Trece dibujos / Jesus Etxezarraga / Camara de Comercio, 1986
Mitoa haragi bihurtzen Jon Kortazar / Eguna, 1986-10-16
Polboroien antzera agertu zaigu liburu hau. Polboroietan, gaineko paperak ez du uzten barneko gozotasuna ikusten. Pinturako katalogo batetan, eta haren menpe, ongi ezkutaturik, ia galtzeko arriskutan, agertu zaizkigu Bilboko Merkatal Ganbararen eskutik, euki ez arren ia izenik ere ez duen, testu bilduma hau.
Etxezarragak antiheroeak maite ditu, heurak baitira gaurko gizonaren irudirik preziatuena, eta justuena. Jada gizon izatearen arrotasuna galdurik, hor aurkitzen dira indarrak ahulduta, heriotzaren aurrean liburuko pertsonaiok. Eta orduntxe sortzen dira itaunik maitatuenak eta sakonenak.
Haurtzaroko heroenganako lilura eta gaurko etsipen kutsua nahasturik agertu zaizkigu testuan. Lilurak exotismora bultzatzen du idazlea, heroeak urrutian bizi baitira: Japonen, Afrikako eremuetan, Ameriketako indioen ttipietan, eta unibertsalizazio asmoz bere paisaia galdu duen Euskal Herrian.
Ipuin hauetako pertsonaiek pentsatzen ari dira, eta bakarrik daude. Bukatu dira loriazko eguriak eta bakarrik aurkitzen dira aduaren aurrean bizitzari errepasoa emanez. Airememortuaren jabe, ezerezaren jaun.
Juxtu momentu larrietan aurkitutako pertsonaiok norberaren izaera biluztutzen ari den une biluztu horretan daude. Eta ipuinak ematen duena ezintasunaren maskara baino ez da.
Estilo zoragarri bat ere bai. Liluratik isiltasunaraino makurtzen den hizkera landu eta iluna. Herrialde mutu bateko mezulariak ditugu pertsonaiok. Eta mututasuna hitzez osatzea izan da lan honetan saiaturiko lana. Mitoa nola haragi bihurtu koskaren aurrean hiztegiaren eraberritze nagusiak, tono barrokoaren indarrak harritu egiten du irakurlea.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez