kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Agustin Anabitarteren idaz lanak / Agustin Anabitarte / GAK, 1986

Anabitarteren lan osoa argitaratua Jon Kortazar / Eguna, 1986-11-13

Augustin Anabitarteren lan osoa argitaratua izan da egunotan. Orain dela hiru urte hil zen idazlea, eta “anormaltzat” ditugun literaturetan karrera literario arrunta uler dezakegu berea. 1929. urtean argitaratu zuen bere lehendabiziko nobela, “Usauri” deituraz, eta geroztik, urte luze eta ilunetan aritu zen, bere azken nobela “Aprikako basamortuanu”, bidai-kroniken antzera moldatua, 1962. urtean argitaratu arte.

Idazle ahaztu xamarra dugu gure literatura historien orrialdeetan, eta beharbada era berdintsuan aurkitzen da gure literatura klaseetan ere.

Gogoratzen dut “Usauri” irakurri nuen eguna. Gipuzkoako Aldundiko Liburutegian; iraila gorriko egun euritsuan. Liburua, edizio zaharrean aurkitu nuen. Gaurkoaren aldean, bestelako edizioa egin zioten Anabitarteri.

Era berean gogoratzen dut egindako inpresio sakona. Hantxe ziren gaur egun modernotzat jotzen ditugun ezaugarriak: euskara eta erdararen erabilera, hiri giroa, deskripzioetan erabiltzen duen idealizazioa… Hantxe ziren kontatzeko era berriak, amaiera gabeko idazlearen ironia, kontatzerako erabilitako urruntasun hori, eta berriro burleti idazlea, bere burua han non aurkitzen dudan nobelaren erdian nobela bat idazten ari dela adieraziz.

Nobelak harritu egin ninduen. Euskal nobelagintzaren kondairetan ez bait nuen bere izena letra handiz ikusi. Gotzon Garatek idazle kostunbristatzat jotzen du, Lasagabasterrek ez zion aipamen txiki bat baino eskeini. Sarasola ibili zitzaigun bizkorren, esajerazio pixka batekin, Txomin Agirreren hainakoa bazela adieraziz.

Geroxeago irakurri izan ditut beste aipamen batzuk ere. Gehienetan erromantiko eta kostun-bristatzat aipatzen dute.

Baina izenen atzetik, izanak ere badirela konturatzen naiz. Eta ez kostunbrista, ez erromantiko izanak ez doazkio egokiegi Anabitarteri. Noiz edo noiz guk ere ikasiko dugu nobela liriko bat badagoela. Nobela lirikoaren adibide ederra eman zigun Anabitartek bere nobelagintzan. Izenak eta izanak nahastu gabe, lotsarik gabe jarri genezake Anabitarte ongi merezita duen toki altuan.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak